Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Nerabetasuna nerabeen ahotsetan
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Nerabetasuna nerabeen ahotsetan
PUPPY LOVE
Igandea, 2013(e)ko irailak 22

Oso pozik atera zen atzo Delphine Lehericey bere pelikulakotik lehen emanaldia eta gero, Kursaaleko atarian gazte asko hurbildu baitzitzaien zoriondu nahian. “Hau bera zen, hain zuzen ere, lortu nahi nuen erantzuna”, aitortu zuen atzo errealizadore suitzarrak. “Ulertu egin dutela eta hori bera dela haiek sentitzen dutena”. Puppy Love, bere lehendabiziko luzemetraiak nerabezaroa du hizpide eta, zehazki, garai honetan eztanda egiten duten bizitza osoko kezkak: amodioa, adiskidetasuna eta sexua. “Nire nerabezaroari buruzko pelikula egin nahi nuelakoan nengoen eta oraingo jendearena dela ikusten ari naiz; horrek izugarri pozten nau”.


Diana, 14 urteko neska eta ezagutu berri duen Julia laguna dira pelikulako protagonistak. Filmaren eszenatokiak ikastetxea, festak eta edariak, gurasoak, anaia, oporrak dira, edozein neska-mutiko gaztea inguratzen duten berberak. Kezka berdinak eta alaitasun berberak. Unibersalitate honek nahita eman dio Lehericeyk filmari. “Nerabezaroaren emozioa gogoratu nahi nuen, bizitzaren unerik garrantzitsuena dela uste baitut; erabakitzeko momentua da, ematen du zerbait utzi egin behar dugula eta beste zerbait deskubritu. Gure burua deskubritzearekin batera, gauzak guk bizi egin behar ditugula uste dugu, inork ezin digu guzti hori kontatu”.

Delphine (Suiza, 1975) antzerkigintzan hasi zen lanean, Parisen Arte Dramatikoa ikasi eta gero. Hainbat antzezlan egin ondoren, eszenografiaren munduan murgildu zen, askotan bideogintza lan tresna erabiliz. Handik dokumentalen mundura pasatu zen (Les arbitres, 2009, Made in Belgium, 2009) eta hurrengo urratsa fikzioa zuen helburu: Puppy Love da emaitza. Casting luzea –1.500 neska gazte elkarrizketatu ondoren–, aurrekontu neurtua, eszenatoki xumeak eta lan talde txikia da Delphinen errezeta Belgika, Suitza, Frantzia eta Luxenburgoko koproduzio hau aurrera eraman ahal izateko.

Zuzendariarekin batera Solène Rigot (Diane) eta Vicent Perez (Aita) protagonistak egon ziren atzoko aurkezpenean, pelikularekin Donostiara etorri den talde barnean.

P.Y.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea