Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Berriak > Zinema Eraikitzen > Zinema Eraikitzen 25: izena emateko epea zabalik dago
Zinema Eraikitzen 25: izena emateko epea zabalik dago
Osteguna, 2013(e)ko azaroak 21

Zinema Eraikitzen ekimenak –bi hitzordu izan ohi ditu urtean, Donostiako eta Toulouseko zinema-jaialdietan– izena emateko epea ireki du Zinema Eraikitzen 25 izeneko hurrengo deialdirako, zeina Toulousen izango baita, 2014ko martxoaren 27 eta 28an. Donostiako Zinemaldiaren eta Toulouseko Cinélatino Rencontres-en ekimen bateratu honen helburua postprodukzio fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea da.

Zinema Eraikitzen ekimenaren 25. edizioan Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitako film luzeek parte har dezakete, filmatuta egon arren, postprodukzioan arazoak dituztenek. Bi jaialdietako batzordeek hautatutako hainbat izenburu aurkeztuko dira jaialdian, nazioarteko industriako profesionalek soilik osatutako ikus-entzuleen aurrean, berorien amaieran eta banaketan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Zinema Eraikitzen sariak nabarmen lagundu du azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta zabaltzen.

FILMEN IZENA EMATEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA 2014KO URTARRILAREN 30A IZANGO DA

Izena on line eman nahi izatera, hemen duzu formularioa: arcalt.fr/cc/formulaire.php

  • Filmaren kopiak, DVD formatuan, postaz bidali ahal izango dira ondorengo helbide honetara:

RENCONTRES CINÉMAS D’AMÉRIQUE LATINE DE TOULOUSE
Esther Saint-Dizier
11 - 13 Grande Rue Saint-Nicolas
31 300 Toulouse – FRANCE
arcalt31@wanadoo.fr

  • Bestela, web orri batera daraman esteka ere eman daiteke, sartzeko bere kodearekin, izena emateko formularioan adieraziko dena.

Harremana:

Tel: +33 561 32 98 83
Mugikorra: +33 672 50 94 68
www.cinelatino.com.fr

Tel: +34 943 48 12 12
www.sansebastianfestival.com


Sariak:

Ondorengo sari eta/edo laguntzak emango dira:

  • Toulouseko Zinema Eraikitzen Saria. Film irabazleari postprodukzio zerbitzua, filma promozionatzeko zerbitzu eta ekimenak eta berau amaitu ahal izateko diru-laguntza emango diote honako enpresa kide hauek:

CNC (Centre National du Cinéma et de l’Image Animée), Mactari, Firefly, Titra TVS, CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du Personnel des Industries Electriques et Gazières), Eaux Vives, Commune Image.

  • ZINEMA + Eraikitzen sari berezia, CINÉ + telebista kateak emandakoa. Sari honek bermatzen du aipatutako telebista kateak filma 15.000 eurotan erosi eta hura telebistan emango duela, Frantzian estreinatu eta gero.
  • Europako Banatzaile eta Erakusleen Saria. Horren bidez, Europa Distribution etxeak saritutako filma 125 kideko bere sarean promozionatzeko konpromisoa hartzen du eta, bereziki Europa Distribution International (EDI) proiektuan parte hartzen duten Europako 40 banatzaileen artean. Era berean, CICAEk (Arte eta Saiakera Zinemetako Nazioarteko Konfederazioa) saritutako filma hedatzeko laguntza emango du eta, horretarako, filmari buruzko informazioa eskainiko du CICAEren kide diren 2.000 zinema-aretoetan.

Eta, gainera:

  • EP2C Postproduction Training Program delakoak aholkularitza emango du saritutako filmaren postprodukzioa nazioartean koordinatzeko. EP2C-k, bestalde, hautatutako filmetako baten ekoizleari diru-laguntza emango dio postprodukzioko EP2C Workshop-en parte hartzeko bidaia egin dezan, betiere haren hautagaitza onartu badute.
  • Producers Network-Marché du Film de Cannes ekimenak bere merkaturako akreditazioak ematen dizkie hautatutako filmen ekoizleei.
  • Région Midi-Pyrénées eskualdeak babesa ematen die Zinema Eraikitzen eta Zinema Garatzen ekimenei eta, horren bidez, hautatutako filmen zuzendari eta ekoizleen parte-hartzea sustatzen du, baita zinemagintzako profesionalena ere.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Programa Media, Vértigo Films, eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Cetim, Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Toulouseko Udala, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.


 
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea