Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Malkovichen metodoa
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Malkovichen metodoa
LE PARADOXE de John Malkovi ch / THE JOHN MALKOVICH PARADOX
Ostirala, 2014(e)ko irailak 19

John Malkovichek Stephen Frearsen aginduetara Les Liaisons Dangereuses-eko Valmont ahaztezina antzeztu eta 22 urte geroago, Choderlos de Laclosek idatzia eta gerora Christopher Hamptonek antzerkirako egokitutako istorio hura bera ardatz hartuta antzezlan bitxi bat zuzentzea erabaki zuen. Helburua, Pariseko L´Atellier antzokian taularatzea. Haren berri izan zuenean, Pierre- François Limbosch, Malkovichekin maiz aritutako arte disenatzaile eta dekoradoreak antzezlanaren prestaketaren prozesu eta garapenak filmatzea erabaki zuen, berau dokumental batean biltzeko asmoz. Eta hona emaitza.

Aktoreen aukeraketa, lehen entseguak, antzezlanaren garapena... eta horrela, prozesu guztia gertutik baino gehiago barne-barnetik biltzen du lan hunkigarri honetan. Malkovichen beraren lan egiteko moduak ederki erakusten ditu, tarteka aktoreei beraiei egiten dien elkarrizketekin nahasiz. Berez aktoreen bizitzak ezagutuko ez baditugu ere, bakoitzak antzezlanaren prestaketa prozesuan bizi dituen beldurrak, kezkak eta zalantzak ia begietara begira adierazten dizkigute. Oso gertutik, konfidantzaz. Ikus-entzulearenganako enpatia lortzen dute hasieratik, prozesu osoaren lekukoak ezezik ia partaide ere egiten baitute.

Malkovihek askatasun osoz eratzeko eskatzen die bederatzi antzezle gazte esperientzia gabekoei, pertsonaiak eurenak egin eta akzioak berak ere euren modura burutzeko eskatuz. Askatasun horrek aktoreei akatsak egiteko aukera ematen die, bilaketak egin eta norberak bere burua galtzeko aukerak... Lan zaila baina aldi berean askoz askeagoa izanik, emaitza zera da: taularatzen duten bakoitzean oso xehetasun ezberdinez osatutako antzezlana lortzea. A.M.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea