Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ez da zaharrentzako lurraldea
Zinemaldiaren Egunkaria » BELODROMOA
Ez da zaharrentzako lurraldea
Haurrentzako zinema
Ostirala, 2014(e)ko irailak 19

Aurten, euskarazko pelikulen kopurua inoiz baino gehiago hazi da Donostiako Zinemaldian, gaztetxoei zuzendurikoak batik bat. Hala, 62. edizioak haurrentzako bereziki pentsaturiko film batzuen hautaketa aurkeztuko du, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan). Modu oneko prezioan gainera, haur eta laguntzaile bakoitzeko bi euro besterik ez.

Egia da neska-mutil koxkorrenek film hauek aurrez ikusteko aukera izan dutela, bai zinean nola gurasoek isil-ostuka internetetik jaitsitako bertsio digitaletan. Nolanahi ere, txikitxikienek ez dute oraindik horren aukerarik izan eta segur ‘ipotxak bezala’ gozatuko dutela Trueba eta Principeko emanaldi berezietan.

Asteburu honetan bertan, hor dugu Jean-Pierre Jeuneten Gazte harrigarria, T.S. Spivet, zeinean Montanako arrantxo batean bere familia bitxiarekin bizi den 12 urteko jenioaren abenturak kontatzen zaizkigun. Aski ezaguna da, halaber, Afrikako oihanean hilko diren bi esploratzaileen seme Tarzan-i buruzko istorioa. Gorila batzuek umea topatu, eta haietako bat balitz bezala hartuko dutenekoa.

Bestalde, dinosauroen pauso-hots bigunak entzungo dira egunsentian, Dinosauroen artean. Historiaurreko Alaskan, Patch dinosauro xarmagarri eta arduratsua eta bere familia ezagutuko ditugu. Patchek eta familiak janariaren bila egingo duten urteroko migrazioan beren atzetik ibiliko gara. Igande arratsaldean, berriz, Surly eta Buddy katagorri litxarreroak ezagutuko ditugu Hurrak eta lapurrak pelikulan.

Hilak 27rako geratuko dira, batetik, hartzen munduan girotutako Ernest & Celine, eta bestalde, Kon-Tiki pelikula, XX. mendeko bidaia harrigarrienetako batean oinarrituta dagoena. Kon-Tiki baltsan 8.000 kilometroko zeharkaldia egin zuten, munduari teoria ausart bat frogatzeko: Polinesiako lehenengo biztanleek Ozeano Barea zeharkatu zutela eta Hego Amerikakoak zirela, ez Asiakoak. S.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea