Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
 

Saila 2002an jaio zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dituzte industriako profesionalez bakarrik osatutako talde baten aurrean.

Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan parte hartu dute. Hona hemen horietako batzuk: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Jorge Durán, Ciro Guerra eta Sebastián Silva.

Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek zorrotz aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.

Donostian Zinema Eraikitzen Industriaren Saria ematen da: Daniel Goldstein, SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Kodak (Zinema Profesionaleko Atala), Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresak filmaren postprodukzioaz arduratzen dira inglesezko azpitutuluak dituen DCP (Digital Cinema Package) kopia bat egin arte, eta, horretaz gain, filma Espainian banatzen dute.

Dolby Nephilim No problem Laserfilm Vértigo Deluxe - Spain

Zinema Eraikitzen ekimenak honako enpresa eta erakunde hauen babesa dauka: Cine Sin Fronteras (CSF), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, MEDIA Mundus, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Vértigo Films. Halaber, hauen laguntza jasotzen du: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Caisse Centrale d’Activités Sociales (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Cetim, CINÉ +, Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C - Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Ministère de la Culture et de la Communication, Producers Network, Signis eta Titra TVS.


Harremanetarako:

  • Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT):
    11 Grande Rue Saint Nicolas
    31 300 Toulouse (Frantzia)
    Tel.: +33 561 32 98 83 - F: +33 561 32 68 31
    arcalt31@wanadoo.fr
    www.cinelatino.com.fr

 
Zinema Eraikitzen (pdf)

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea