Espainian argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan.
Perlak saileko filmak Publikoaren Saria jasotzeko lehiatuko dira. Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute.
Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu: Film Onenaren Saria, 50.000 euroz hornitutakoa; eta Europako Film Onenaren Saria, 20.000 euroz hornitutakoa.
Publikoaren Saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.
BERRIAK