Magallanesen bizitza interesgabeak astinaldi bat izango du, Peruko armadako soldadu izan zen urte bortitzetan ezagutu zuen emakumea, Celina, Limako kale baten erdian bere taxira sartzen den egunean. Batzen dituen iragan ilunarekiko ezusteko topaketa horrek bultzatuta, Magallanesek Celinari dirua lortzen laguntzeko eta bere ardurez libratzeko plan arriskutsu batean parte hartuko du.
Salvador del Solarrek (Lima, 1970) zuzendari gisa egin duen lehenengo pelikula da Magallanes. Aktore gisa, ibilbide luzea egin du: 12 film luzetan baino gehiagotan lan egin du, eta telebistarako eta antzerkirako proiektu askotan. Bere lan nabarmenen artean, Francisco Lombardik zuzendutako Pantaleón y las visitadoras (2000) filmeko protagonista gisa egin zuena dago, baita Juan Felipe Orozcok zuzendutako Saluda al diablo de mi parte (2010) eta Javier Fuentes-Leónek zuzendutako El elefante desaparecido (2014) filmeetan izan zuen partaidetza ere. Bere lehenengo film luzearen aurretik, Pescar 2 veces film laburra idatzi eta egin zuen.