Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak > Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
 

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master classetan jarduteko ere. Aurkeztutako laburmetraien lehiaketa bat ere antolatzen da eta ikasleak izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren eta Freak Agentzia Sariaren film irabazlea hautatuko dute. Epaimahaikideek gainera, Canneseko Zinemaldiko Short Film Cornerrean parte hartzerik izango duten hiru zuzendarien izenak aukeratuko dituzte.

Aurten, lehen aldiz, hiru sari berri banatuko dira Topaketan. Torino Award-a, Topaketan parte hartzen duen zuzendari batentzako eta epaimahai espezifiko batek esleitua, BioBio Saria, Panavision Saria irabazi duen laburmetraiarentzako eta azkenik Orona Saria, Topaketaren laburmetrai berritzaileenari.

Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du eta Panavision, Freak Agentzia, Short Film Corner, TorinoFilmLab, BioBio Cine, Festival Internacional de Concepción eta Orona Fundazioa ditu laguntzailetzat.


NOTICIAS RELACIONADAS

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea