Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Marjane Satrapi
Marjane Satrapi

Marjane Satrapi Iranen jaio zen. 1994an, Frantziara lekualdatu zen. 2000n, Persepolis bildumako lehen liburukia kaleratu zuen. Iranen, 70eko eta 80eko hamarkadan, bizi izan zuen gaztaroaren istorioa kontatzen du, baita Iraultza Islamikoaren eta Irakekiko gerraren garaian izan zuen bizipena ere. Embroideries eta Chicken with Plums liburuak ere argitaratu ditu. Horrez gain, umeentzako liburu batzuk ere idatzi ditu Satrapik, besteak beste, Les monstres n'aiment pas la lune eta Ajdar.

Marjane Satrapi Parisen bizi da eta bertako egunkari eta aldizkarietan ilustrazioak argitaratzen ditu. Persepolis liburua egokituz Vincent Paronnaud lagunarekin batera egin zuen animaziozko pelikulak nazioartean izugarrizko arrakasta lortzeaz gain, Canneseko zinema-jaialdian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen; 2008an, Oscar sarietarako hautagai izendatu zuten eta bi Zesar sari irabazi zituen (Oscarren Frantziako bertsioa), bata lehenengo pelikula onenarena, eta bestea, egokitzapen onenarena. Guztira, nazioarteko 25 sari garrantzitsurako hautagaia izan zen Persepolis eta horietatik 15 baino gehiago jaso zituen.

Chicken with Plums, animaziozkoa ez den lehenengo pelikula, 2011ko Veneziako Mostran aurkeztu zuen. Ondoren, urte berean, Abu Dhabin pelikula onenaren saria irabazi zuen, eta São Paulon, Publikoaren saria.

Bere artelanek erakusketetan parte hartzen jarraitzen dute, esaterako, Grand Palais-en, Le Bon Marché-n, eta berriki, "Marjane Satrapi Peintures" izenburupean, Galerie Jérôme de Noirmonten.

2012an, hirugarren filma zuzendu zuen, La bande des Jotas, eta lehen aldiz aktore lanak ere egin zituen film horretan.

2014an, Amerikan egindako lehenengo pelikula zuzendu du, The Voices, Ryan Reynolds eta Gemma Artertonekin. Duela gutxiko Torontoko zinema-jaialdirako aukeratu dute eta zinema-aretoetan 2015ean estreinatuko da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones