Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Vlad Ivanov
Vlad Ivanov

Bere moldaerraztasunak Europako antzeztaldeko aktore handienetakoen artean kokatzen du Vlad Ivanov. Los Angelesen, Kritikaren Saria irabazi zuen, Cristian Mungiuren 4 Months, 3 Weeks, 2 Days filmeko Bebe doktore abortistaren antzezpen bikainagatik. Bai ondoko etxeko bizilagun adeitsuak bai pertsonaia gaizto beldurgarriak irudikatzeko gaitasunak bihurtzen dute aktore berezi. Zinema arloan lan egiteaz gain, antzerkiko aktore bikaina ere bada Vlad Ivanov. Hala, Errumanian sari nazional asko irabazi ditu, hala antzerkian nola zineman egindako lanagatik.

Berriki, Franco adinekoaren rola jokatu du Bong Joon-Hok zuzendutako Snowpiercer­-en, eta Grossmeierrena, Sergei Loznitsaren Into The Fog-en. Halaber, otsailean Berlinen Urrezko Hartza irabazi zuen Child's Pose filmean Dinu Laurentiuren rola jokatu du.

Hauek dira egin dituen beste film aipagarri batzuk: Police, Adjective (Corneliu Porumboiuk zuzendua; filmak Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean pelikula onenaren saria irabazi zuen, 2009an, eta Ivanovek Errumaniako GOPO sarietan antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria jaso zuen); Tales from the Golden Age (Hanno Höferrek zuzendua); The Concert (Radu Mihaileanuk zuzendua; filma Urrezko Globo baterako hautagaia izan zen); The Whistleblower (Larysa Kondracki) eta Principles of Life (Emilian Velicanu; Ivanovek kritika bikainak lortu zituen).

Antzerki arloan antzeztu dituen pertsonaia garrantzitsuenen artean, ondokoak daude: Rikardo Lehoibihotza, The Lion in Winter-en; Kulygin, Three Sisters-en; aingerua, Joan of Arc, File Pages-en; eta Sir Lucius O'Trigger, The Rivals-en.

2005ean, Kultur Merezimenduaren Domina jaso zuen Vlad Ivanovek, Errumaniako presidentearen eskutik.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones