Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Oleg Sentsov
Oleg Sentsov
 

Oleg Sentsov 1976an jaio zen, Simferopolen, Krimea penintsulan, eta Zinema Zuzendaritza eta Gidoigintzako ikasketak egin zituen, Moskun. 2008an, lehenengo film laburra egin zuen, A Perfect Day for Bananafish, eta hurrengo urtean beste bat, The Horn of a Bull. Bere lehenengo film luzea, bideo-joko txapelketa bati buruzko Gaamer, Rotterdameko zinema-jaialdian estreinatu zuen, 2012an. Ondoren, beste zinema-jaialdi askotan proiektatu zuten, besteak beste, Wiesbadeneko (Alemania) goEast-en eta Kieveko Molodist nazioarteko zinema-jaialdian. Horrez gain, Odesan FIPRESCI saria irabazi zuen eta Khanty-Mansiskeko (Errusia) Spirit of Fire dokumentalen nazioarteko zinema-jaialdian Zinema Kritikarien Errusiako Sindikatuaren saria. Atxilotu zutenean, bigarren pelikula, Rhino, lantzen ari zen Sentsov. Aurretik, Odesan eta Sofian, proiektuak aukeratzeko lehiaketak irabazi zituen aipatutako egitasmoak.

Oleg Sentsovek Euromaidanen Kieveko protestak babestu zituen eta Krimea Errusiaren mende geratzearen kontrako jarrera adierazi zuen. Horren ondorioz, maiatzaren 10ean, Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB) atxilotu egin zuen, bere etxean, Simferopolen, Moskuko espetxe batera eraman zuen eta epaitu arte atxilotuta jarraituko du.

Ia hiru astez, ez zen bere kontrako salaketei buruzko informazio ofizialik zabaldu. Azkenean, maiatzaren 30ean, Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak publikoki iragarri zuenez, Sentsovi eta beste hiru pertsonari talde terrorista bat eratzea eta eraso terroristak prestatzea leporatzen diete.

Europako Zinema Akademiaren Batzordearen ekimenez, Europako zinema arloko profesional talde batek Errusiako agintariei zuzendutako gutun bat sinatu du, kezka adierazteaz gain, tratu ona eman diezaioten eta behar bezalako ikerketa egin dezaten eskatzeko. Aipatutako gutuna ekainaren 10ean bidali zuten.

Uztailaren 7an, atxilotu zutenetik ia bi hilabetera, Moskuko auzitegiak bista bat egin zuen. Sentsovek errugabea zela esan, defentsak helegitea aurkeztu eta fidantzapean aske uzteko, edo gutxienez, atxiloaldia etxean betetzeko, eskatu arren, epaileak Oleg Sentsov urriaren 11ra arte preso atxikitzeko agindu zuen; hau da, epaiketaren egunera arte.

Bitartean, Europako Giza Eskubideen Auzitegian kexu bat aurkeztu da, Oleg Sentsoven atxiloketa, behin-behineko espetxeratze eta haren kontrako tratu txarrengatik. Gainera, kasuaren espedientea helarazteko neurri trantsitorioa eskatu da kexu beraren bidez.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea