Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaia > Rafael Berrio
Rafael Berrio

Rafael Berrio (Donostia, 1964). Konpositore, abeslari eta gitarra-jotzailea. Donostiako musika-eszenan funtsezko pertsona da. 1980an, bere lehenengo taldea sortu zuen, “Uhin Berria”-ren eraginez. Hurrengo hamarkadan, Amor a Traición taldearekin bi disko grabatu zituen, Warner diskoetxearentzat. Taldez aldatu ondoren, XXI. mendeko lehenengo urteetan, beste bi album kaleratu zituen, Deriva izenarekin, eta Euskal Herriko eta Espainiako geografia osoko rock-klubetan birak egin zituen.

Bere izena erabiliz, 2011n eta 2013an, 1971 eta Diarios lanak erregistratu zituen; biak ere Joserra Senperenak ekoitziak eta kritika espezializatuak aho batez txalotuak.

Era berean, zenbat proiektu artistikotan parte hartu du, adibidez, Lieder egitasmo esperimentalean, Diego Vasallo eta Suso Saiz ospetsuekin, eta zenbait ikuskizunetan, besteak beste, Phantasma-n, Mursego artistarekin, eta Variaciones-en, Roger Wolfe poetarekin elkarlanean.

Orain, errepertorio berri bat bukatzen ari da. Aurreikuspenen arabera, 2015eko udaberrian argitaratuko du.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones