Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Nicole Brenez
Nicole Brenez
Presidentea

Sorbonne Nouvelle-Paris 3 Unibertsitateko Zinema Ikasketetako irakaslea da Nicole Brenez. Goi Eskola Normalean graduatua eta Literatura Modernoko katedraduna izateaz gain, Frantziako Unibertsitate Institutuko senior kidea ere bada. Zenbait liburu idatzi ditu eta Cinémathèque Française-ko abangoardia-zinemaren inguruko sailetako komisarioa da.

Besteak beste, ondorengo lanak dira aipagarrienak: De la Figure en général et du Corps en particulier.L'invention figurative au cinéma (De Boeck Université, 1998), Abel Ferrara (Illinois University Press, 2007), Traitement du Lumpenproletariat par le cinéma d'avant-garde (Séguier, 2007), Cinéma d'avant-garde Mode d'emploi (Gendaishicho-shinsha Publishers, 2012), Jean-Luc Godard théoricien des images (La Camera Verde, 2014).

Halaber, ondorengo lanak editatu edo koeditatu ditu: Jeune, dure et pure.Une histoire du cinéma d'avant-garde et expérimental en France (Cinémathèque Française/Mazzotta, 2001), La Vie nouvelle/nouvelle Vision (Leo Scheer, 2004), Jean-Luc Godard:Documents (Centre Georges Pompidou, 2006), Jean Epstein.Bonjour Cinéma und andere Schriften zum Kino (FilmuseumSynemaPublikationen, 2008), Le cinéma critique.De l'argentique au numérique, voies et formes de l'objection visuelle (Publications de la Sorbonne, 2010).

Horrez gain, Masao Adachiren eta Jean Epsteinen idazkien editore zientifiko edo koeditorea da, eta atzera begirako ugari antolatu ditu, bereziki: Jeune, dure et pure.Une histoire du cinéma d'avant-garde en France, Cinémathèque Française erakundearentzat, 2000an. Era berean, Buenos Aires, Rio de Janeiro, New York, Tokio, Viena, Londres, Madril, Belo Horizonte eta beste toki batzuetan hainbat sailen komisarioa izan da.

Nicole Brenezek zinemaren historiak ahaztu edo baztertu dituen zinemagile iraultzaileei eskainitako It May Be That Beauty Has Strengthened Our Resolve ekoitzi du, Philippe Grandrieuxekin batera.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones