Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sariak eta Epaimahaiak > Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Fernando Guzzoni
Fernando Guzzoni

Fernando Guzzoni zuzendari eta gidoilaria da. 2008an, La Colorina dokumentala estreinatu zuen, Montrealgo (Kanada) Festival des Films du Monde jaialdiko lehiaketa ofizialean. Gainera, 2008an, SANFICen zuzendari onenaren saria jaso zuen eta filma Triesteko (Italia) zinema-jaialdiko pelikula onena izendatu zuten.

Bere fikziozko lehenengo pelikula Carne de perro izan zen, Txile, Frantzia eta Alemaniaren artean ekoitzia eta Canneseko zinema-jaialdiaren Egoitzan garatua, 2010-2011n. 2012ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen pelikula eta Kutxa-Zuzendari Berriak saria irabazi zuen.

Gainera, Göteborgeko zinema-jaialdian Ingmar Bergman saria, Habanako zinema-jaialdiko opera prima onenaren Koral saria, Valdiviako zinema-jaialdiko pelikula txiletar onenaren Moviecity saria eta Toulouseko zinema-jaialdiko Rail d'Oc saria irabazi zituen, eta Punta del Esteko zinema-jaialdiko aktore onenaren saria Alejandro Goic-entzat izan zen.

Horrez gain, Latinoamerikako urteko bost opera prima onenen artean sailkatu zuten, New Yorkeko Cinema Tropical sarietarako aukeratu, eta emakumezko bigarren mailako aktore onenaren Pedro Sienna saria irabazi zuen. Carne de perro nazioarteko hogeita hamarretik gora zinema-jaialditan aukeratu dute, besteak beste, Rotterdameko zinema-jaialdian.

Orain, bigarren film luzea prestatzen ari da, Niño Nadie, Txile, Frantzia, Herbehereak, Alemania eta Kolonbiaren arteko koprodukzioa. Proiektua Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratu zen, 2013ko Donostia Zinemaldian. CNC eta l’Institut Français-en Cinéma du Monde jaialdia irabazteaz gain, TorinoFilmLab eta Australab lan-tailerretan proiektu onena izendatu dute.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones