Peruren aberastasun kulturala eta historikoa erakutsiko dizkigun bidaia gastronomikoa, gidari gisa bertako jaki gogokoenetako bat erabilita: zebitxea!
Orlando Arriagadak ekoizpenaren arloan lan egin du batez ere. 2000. urtean egin zuen bere lehen ekoizpen lana: Guantanamera Boxe. Ondoren, 30 dokumentaletik gorako ibilbide oparo bat etorri da, behin baino gehiagotan saritua. 2007an Pimiento ekoiztetxea sortu zuen. Kanadako lehen nazioen sukaldaritza-tradizioari buruzko dokumental sail bat ekoitzi zuen han: Pachamama I eta II. Zuzendari gisa 2011n egin zuen bere lehen lana, Derrière le miracle. Harenak dira halaber Les soldats de Jésus (2012), Miss inc. (2013), Luchador (2014) eta Au pif (2014).