tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
63. Edizioa 2015
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Inaugurazioa
Campo a través. Mugaritz, intuyendo un camino / Off-Road. Mugaritz, feeling a way (Zeharbidean. Ekinaren sena, Mugaritz)
Pep Gatell
Espainia 
Dokumental filosofikoa eta etologikoa. La Fura dels Baus, Mugaritz astintzen duten motorrak destilatzen, platerak sorrarazten dituen ideiak ematen; zer da taldearentzat bikaintasuna eta arrakasta lortzea, nola sufritzen eta gozatzen da... Finean, nola sortzen eta eraisten da Mugaritz etengabe. Nabarmentzekoa da arriskuaren etengabetasuna, horrexegatik filmaren izena; baina naba...

Dokumental filosofikoa eta etologikoa. La Fura dels Baus, Mugaritz astintzen duten motorrak destilatzen, platerak sorrarazten dituen ideiak ematen; zer da taldearentzat bikaintasuna eta arrakasta lortzea, nola sufritzen eta gozatzen da... Finean, nola sortzen eta eraisten da Mugaritz etengabe. Nabarmentzekoa da arriskuaren etengabetasuna, horrexegatik filmaren izena; baina nabarmentzekoa, halaber, Mugaritzen izan diren eta izango diren profesionalen ahalegina eta lana. Mugaritzen, sukaldaritzaren helburua gainditu dute sorkuntza-prozesuak eta haren aldagai posibleek.

Klausurako filma
Cooking up a Tribute
Luis González, Andrea Gómez
Espainia 
Inoiz ez bezalako bidaia bat, zeinetan munduko jatetxerik onenetako batek bere ateak itxiko dituen bost astez ibiltari egiteko. Latinoamerikako lau herrialdetatik eginiko ibilbidean, El Celler de Can Roca jatetxeko taldeak omenaldia egingo dio Mexikoko, Peruko eta Kolonbiako sukaldaritzari, eta haien osagaiak eta tradizioak berrinterpretatuko ditu.

L' ADN du ceviche / Ceviche's DNA
Orlando Arriagada
Kanada 
Peruren aberastasun kulturala eta historikoa erakutsiko dizkigun bidaia gastronomikoa, gidari gisa bertako jaki gogokoenetako bat erabilita: zebitxea!

Peruren aberastasun kulturala eta historikoa erakutsiko dizkigun bidaia gastronomikoa, gidari gisa bertako jaki gogokoenetako bat erabilita: zebitxea!

The Birth of Sake
Erik Shirai
AEB - Japonia 
Yoshidaren eguneroko bizitzaren erretratu eder eta menderatzailea. Yoshida 144 urte dituen destilategia da, eta ospe handiko sakea egiten dute bertan. Halako ospea duen produktu bat sortzeko behar den indar pertsonal eta profesionalari eta haren atzean dauden artisauei zuzendutako begirada bat aldaketa garaia batean, enpresaren seigarren oinordekoak ezarritako lan-erregimen ber...

Yoshidaren eguneroko bizitzaren erretratu eder eta menderatzailea. Yoshida 144 urte dituen destilategia da, eta ospe handiko sakea egiten dute bertan. Halako ospea duen produktu bat sortzeko behar den indar pertsonal eta profesionalari eta haren atzean dauden artisauei zuzendutako begirada bat aldaketa garaia batean, enpresaren seigarren oinordekoak ezarritako lan-erregimen berriaren ondorioz.

Kampai! For the Love of Sake
Mirai Konishi
Japonia 
Sakearen unibertsoari zuzendutako begirada liluragarri honetan, ohiz kanpoko hiru pertsona elkartuko dira sakearen mundu misteriotsua ikertzeko: Japoniako sakegintzan 25 urtetik gorako esperientzia duen britainiar bat; sakeari buruzko hainbat gidaliburu argitaratu dituen kazetari iparramerikar bat, eta bere familiaren mende luzetako ondarean zenbait aldaketa egin nahi dituen Ja...

Sakearen unibertsoari zuzendutako begirada liluragarri honetan, ohiz kanpoko hiru pertsona elkartuko dira sakearen mundu misteriotsua ikertzeko: Japoniako sakegintzan 25 urtetik gorako esperientzia duen britainiar bat; sakeari buruzko hainbat gidaliburu argitaratu dituen kazetari iparramerikar bat, eta bere familiaren mende luzetako ondarean zenbait aldaketa egin nahi dituen Japoniako distilategi zahar bateko presidente gaztea. Bakoitzak rol garrantzitsua beteko du sakearen mundu gogor, konplexu eta ikusgarrian.

Little Forest - Winter/Spring
Junichi Mori
Japonia 
Ichiko, Komori izeneko Japonia ipar-ekialdeko herrixka batean bizi da. Behin, hirira joan zen bizitzera, baina bertan galduta sentitu ostean, herrira itzuli zen. Inguruan ez du ez supermerkaturik, ez janari-dendarik, beraz, bizirauteko, lurrak emandakotik bizi behar du. Ichikok bere arroza ereiten du, baserrian lan egiten du, eta inguruko mendietan eta zelaietan bildutako sasoi...

Ichiko, Komori izeneko Japonia ipar-ekialdeko herrixka batean bizi da. Behin, hirira joan zen bizitzera, baina bertan galduta sentitu ostean, herrira itzuli zen. Inguruan ez du ez supermerkaturik, ez janari-dendarik, beraz, bizirauteko, lurrak emandakotik bizi behar du. Ichikok bere arroza ereiten du, baserrian lan egiten du, eta inguruko mendietan eta zelaietan bildutako sasoiko jakiekin prestatzen du bazkaria.

Noma, My Perfect Storm
Pierre Deschamps
Erresuma Batua - Danimarka 
Nola lortu zuen René Redzepi-k gastronomiaren mundura iraultza ekartzea? Europako iparraldeko sukaldaritzari pedigri berria eman zioten eta mundu jangarri erabat berria ezarri zuten alfabetoa eta hiztegia asmatzea, aldi berean chef modernoaren irudia erabat aldatuta. Redzepiren historiak maitagarrien ipuin klasikoen  kutsua du: ahate itsusia zisne dotore bihurtuko da suka...

Nola lortu zuen René Redzepi-k gastronomiaren mundura iraultza ekartzea? Europako iparraldeko sukaldaritzari pedigri berria eman zioten eta mundu jangarri erabat berria ezarri zuten alfabetoa eta hiztegia asmatzea, aldi berean chef modernoaren irudia erabat aldatuta. Redzepiren historiak maitagarrien ipuin klasikoen  kutsua du: ahate itsusia zisne dotore bihurtuko da sukaldaritza gourmetaren erresuman. Baina azal leunaren azpian, zenbait pitzadura eta zauri zahar agertuko dira.

Sergio Herman - Fucking Perfect
Willemiek Kluijfhout
Herbehereak 
Sukaldaritza-karreraren gailurrean dela, Sergio Herman master chefak Oud Sluis, hiru izarreko bere jatetxea utzi eta bere ametsa betetzeko premia sentituko du. Perfekzioari, anbizioari eta sakrifizioari buruzko dokumental benetan argigarria.

Wanton Mee
Eric Khoo
Singapur 
Koh Chun Feng adinerdiko kritikari gastronomikoak bere etxea bota egingo dutela jakin berri du. Bere karrera gainbeheran denez, bere bizitza eta Singapurren bilakaera aztertzea erabakiko du, bertako janariaren bitartez.

Cocinando en el fin del mundo / Cooking at the World's End
Alberto Baamonde Bello
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Galiziako sukaldaritza berriaren ezaugarri nagusia iragana ikertzeagatik duen zaletasuna da, modernotasunak atzean utzi dituen zaporeak berreskuratzeko eta garrantzi gutxikotzat jotako produktuei duintasuna emateko. Grupo Nove taldea etorkizuneko sukaldaritza hori klixeetatik harago bultzatu nahian dabilen sukaldari-elkartea da. Galiziaren erretratu errealista, kontrastez beter...

Galiziako sukaldaritza berriaren ezaugarri nagusia iragana ikertzeagatik duen zaletasuna da, modernotasunak atzean utzi dituen zaporeak berreskuratzeko eta garrantzi gutxikotzat jotako produktuei duintasuna emateko. Grupo Nove taldea etorkizuneko sukaldaritza hori klixeetatik harago bultzatu nahian dabilen sukaldari-elkartea da. Galiziaren erretratu errealista, kontrastez beteriko lurralde batean, eta gastronomiaren bidez, tradizioaren eta modernotasunaren arteko oreka hauskorra azaleratu nahi duena.

Chef's Table "Massimo Bottura"
David Gelb
AEB 
Lehiaketatik kanpo
Munduko chef garrantzitsuenetako sei biltzen dituen dokumental honek sukaldaritza-munduko talentu horien bizitzetan eta sukaldeetan murgiltzeko aukera emango die ikusleei. Hauek dira chefak: Massimo Bottura (Osteria Francescana, Modena, Italia), Dan Barber (Blue Hill jatetxeak, Stone Barns eta New York, AEB),  Francis Mallmann (Patagonia Sur jatetxea, Buenos Aires, Argenti...

Munduko chef garrantzitsuenetako sei biltzen dituen dokumental honek sukaldaritza-munduko talentu horien bizitzetan eta sukaldeetan murgiltzeko aukera emango die ikusleei. Hauek dira chefak: Massimo Bottura (Osteria Francescana, Modena, Italia), Dan Barber (Blue Hill jatetxeak, Stone Barns eta New York, AEB),  Francis Mallmann (Patagonia Sur jatetxea, Buenos Aires, Argentina), Niki Nakayama (N/Naka, Los Angeles, Kalifornia, AEB), Ben Shewry (Attica jatetxea, Melbourne, Australia) eta Magnus Nilsson (Fäviken, Järpen, Suedia).

Sagardoa bidegile / Cider Stories
Bego Zubia Gallastegi
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Euskal Herriko biztanleek mendeak daramatzate sagardoa edaten, baina, Euskal Herrian, sagardoa sagarraren irakindako zukua baino gehiago da. Dokumentala bidaia-proposamen bat da; ibilaldi kultural, gastronomiko, zientifiko eta historiko bat. Protagonista: sagardoa.

Snacks, bocados de una revolución
Verónica Escuer, Cristina Jolonch
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Dokumental honek Espainiako gastronomiaren jatorria, bilakaera, egungo egoera eta etorkizuna erretratatuko ditu, eta haren ikuspegi berezia eskainiko digu; izan ere, mundu osoan jolasaren urrezko arau gisa sormen-askatasuna eta askatasun kontzeptuala ezarri zituen mugimendu gisa ikusiko du diziplina hori,

Brasa / Hot Coal (Txingarra)
Xabi Gutiérrez Márquez
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Hainbat diziplinatako lau artista: Xabier Gutiérrez sukaldaria, Juan Vich margolaria, Ander Fernández musikaria eta Pello Gutiérrez errealizadorea. Bakoitzak kontzeptu bat berrinterpretatuko du premisa batetatik abiatuta: brasa. Hortik aurrera, artista bakoitzak materialei, koloreei, soinuei eta sentsazioei buruz duen ikuspegia aurkeztuko du.

Comer conocimiento / Knowledge-Eating (Ezagutza jan)
Luis Germanó, Toni Segarra, Jorge Martínez
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Ferran Adriàk berriz jarriko du sukaldari-jantzia erronka berri bati heltzeko: kozinatzea kozinatu gabe, eta konferentzia-formatua birformulatzea, bere jatetxea XX. mendeko sormenaren mugarri handietako bat bilakatzera eta gastronomiaren historia betiko aldatzera eraman zuen sormen-prozesua azaltzeko eduki bihurtuta.

The Perfect Protein
Caterina Barjau Dachs, Rafael Jorge Martínez Pardo
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Itsasoa inoiz baino pobretuago dago. 30 herrialdek bakarrik kontrolatzen dute arrantzatzen diren arrainen %90a baino gehiago. Oceana GKEak eta munduko chef handienek gehiegizko arrantza ekiditeko eta gizateriaren zati bati jaten emateko hainbat konponbide proposatuko dituzte.

El sueño de Sonia / Sonia's dream (Soniaren ametsa)
Diego Sarmiento Pagán
Peru 
Lehiaketatik kanpo
Sonia Mamani Capachican bizi da, Titicaca lakuaren penintsula batean (Puno, Peru). Hamabost urterekin ikasi zuen kozinatzen, eta, ordutik, bidaiatu egiten du beste emakume batzuei plater tradizionalak nola prestatu erakusteko, hala, beren ohiturei eta nortasunari balioa emanez.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea