tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Haurrentzako zinema
63. Edizioa 2015
Filmak
Filmak
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Der 7bte Zwerg / The Seventh Dwarf (7. Ipotxa)
Harald Siepermann, Boris Aljinovic
Alemania 
Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxa eta bere sei lagunak ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko. 18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaizt...

Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxa eta bere sei lagunak ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko. 18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak berea egin du. Ipotx txikia eta bere lagunak, beraz, printzesa salbatu eta bere okerra zuzentzeko irrikan daude. Nola esnaraziko ote dituzte printzesa eta gorteko guztiak? Benetako maitasun musu batekin, jakina! Ipotxek bazekiten Rose Jack sukaldariarekin maiteminduta zegoela. Jack da, beraz, Rose esnaraz dezakeen bakarra. Baina, zoritxarrez, Burner Dellamortaren dragoi ikaragarriak preso dauka gaztea. 7 Ipotxek, bihotz harturik, abentura ederra biziko dute Dellamortaren gazteluraino joan, Jack askatu eta Rose esnarazten lagunduz. Borroka latz hau Fantabularrasako gazteluan hasiko da, baina oraingo honetan ahulek sendoak menderatuko dituzte, ahulezia bakoitzean sendotasuna ere dago eta.

Astérix: Le domaine des dieux / Asterix and Obelix: Mansion of the Gods (Asterix: Jainkoen egoitza)
Louis Clichy, Alexandre Astier
Frantzia - Belgika 
Kristo aurreko 50. urtean gaude. Galia guztia erromatarrek okupatuta dago. Dena? Ez! Galiar herri txiki bat oraindik libre da, eta erasotzaileak gelditzen dituzte beti. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktikak aldatzeko erabakia hartuko du: bere armadak ezin izan direnez indarrez nagusitu, erromatar zibilizazioa bera saiatuko da galiar barbaroak seduzitzen. Horretarako, g...

Kristo aurreko 50. urtean gaude. Galia guztia erromatarrek okupatuta dago. Dena? Ez! Galiar herri txiki bat oraindik libre da, eta erasotzaileak gelditzen dituzte beti. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktikak aldatzeko erabakia hartuko du: bere armadak ezin izan direnez indarrez nagusitu, erromatar zibilizazioa bera saiatuko da galiar barbaroak seduzitzen. Horretarako, galiar herriaren ondotxoan luxuzko erromatar herri bat eraikitzeko aginduko du: “Jainkoen egoitza". Izango al dira gai gure galiar lagunak erromatar erosotasunaren eta luxuaren tentaldiari uko egiteko? Turismorako herri erakargarri soil bat bihurtuko al da galiarren bizilekua? Asterix eta Obelixek Cesar-en plan horiek suntsitu beharko dituzte.

The House of Magic (Magiaren Etxea)
Ben Stassen, Jeremy Degruson
Belgika - Frantzia - Erresuma Batua 
Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta h...

Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute.Egoerak okerrera egingo du agure magoa ospitaleratutakoan, bere ilobak aukera ezin hobea ikusiko baitu etxetzarra saldu eta aberasteko. Gure heroi gazteak, magiaren etxeko bizilagunen artean bere tokia irabazi nahirik, bizikideetako batzuekin bat egingo du bere bizileku magikoa babesteko.

Meñique y el espejo mágico / Tom Little and the Magic Mirror (Tom Txiki eta ispilu magikoa)
Ernesto Padrón
Kuba - Espainia 
Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zu...

Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz.

Stand by Me Doraemon
Takashi Yamazaki, Ryuichi Yagi , Tony Oliver
Japonia 
Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak alderantziz ateratzen zaizkio. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita hartuko du. XXII. mendetik datorren bere hereniloba dela esaten dio. Bere etorkizuna desastre hutsa dela eta familia guztia suntsiko duela, hainbat belaunaldiz. Sewashiren ustetan, dena dela, oraindik badago hori ekiditeko aukera eta Dor...

Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak alderantziz ateratzen zaizkio. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita hartuko du. XXII. mendetik datorren bere hereniloba dela esaten dio. Bere etorkizuna desastre hutsa dela eta familia guztia suntsiko duela, hainbat belaunaldiz. Sewashiren ustetan, dena dela, oraindik badago hori ekiditeko aukera eta Doraemon bere robota utziko dio Nobitari soluzio hori aurkitzen lagundu diezaion. Hasiera batean, Doraemonek ez du egoera batera argi ikusiko, baina elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak gakoa topatu duela usteko du: maitasuna.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea