tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Horizontes Latinos
63. Edizioa 2015
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Inaugurazioa
El club / The Club
Pablo Larraín
Txile 
InaugurazioaPablo Larraínek Epaimahaiaren sari Nagusiaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlineko azken zinema-jaialdian film honekin. Lau gizon batera bizi dira, kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean. Iraganean egin zituzten bekatuak garbitzeko bidali dituzte hara.

Inaugurazioa
Pablo Larraínek Epaimahaiaren sari Nagusiaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlineko azken zinema-jaialdian film honekin. Lau gizon batera bizi dira, kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean. Iraganean egin zituzten bekatuak garbitzeko bidali dituzte hara.

600 millas / 600 miles
Gabriel Ripstein
Mexiko 
Arnulfo Rubiok, Estatu Batuetako eta Mexikoko mugaldeko arma-trafikatzaile gazte batek, ez daki Tabako eta Arma Trafikoko Agentziako Hank Harris agentea segika duela. Harrisek akats arriskutsu bat egin eta gero, etsi-etsian, Rubiok erabaki bat hartuko du: agentea Mexikon sartzea, ezkutuan. Lehen Lan Onenari saria Berlineko zinema-jaialdiko Panorama sailean.

El abrazo de la serpiente / Embrace of the Serpent
Ciro Guerra
Kolonbia - Argentina - Venezuela 
Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztua, Ciro Guerraren film berria xaman amazoniar baten eta bi esploratzaile mendebaldarren arteko istorio epikoa da: lehen harremana, elkartzea, hurbiltzea, traizioa eta, azkenik, bizitzaz haragoko laguntasuna.

El botón de nácar / The Pearl Button
Patricio Guzmán
Frantzia - Espainia - Txile 
Patricio Guzmán zinemagile txiletarrak uraz, kosmosaz eta gutaz, gizakioz, hitz egingo digu bere dokumental berrian. Txileko kostaldean, Ozeano Barearen sakontasunean agertzen diren bi botoi misteriotsurekin hasiko da guztia. Berlineko Zinema jaialdiko Gidoi Onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazlea.

Chronic
Michel Franco
Mexiko - Frantzia 
David gaixo terminalekin lan egiten duen erizain bat da. Eraginkorra eta bere lanari guztiz emana, lotura estuak eratzen ditu artatzen dituen pertsonekin. Lanetik kanpo, ordea, David ez da eraginkorra, baldarra eta isila baizik. Canneseko zinema-jaialdian gidoi onenari saria irabazi zuen filma.

Desde allá / From Afar
Lorenzo Vigas
Venezuela - Mexiko 
Zinema Eraikitzen 27
Armandok 50 urte ditu; Caracas-eko kaleetan gizon gazteak bilatzen ditu, eta berekin etxera joateko ordaintzen die. Gainera, maiz espiatzen du gizon zaharrago bat ere; dirudienez, iraganeko loturaren batek lotzen ditu biak. Egun batean, Elder ezagutuko du. Hamazazpi urteko gazte bat da, malandro-talde baten buruzagia. Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatutako filma...

Armandok 50 urte ditu; Caracas-eko kaleetan gizon gazteak bilatzen ditu, eta berekin etxera joateko ordaintzen die. Gainera, maiz espiatzen du gizon zaharrago bat ere; dirudienez, iraganeko loturaren batek lotzen ditu biak. Egun batean, Elder ezagutuko du. Hamazazpi urteko gazte bat da, malandro-talde baten buruzagia. Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatutako filma.

Las elegidas / The Chosen Ones
David Pablos
Mexiko - Frantzia 
Forum Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroa
David Pablosen bigarren pelikula 2014ko Donostiako Koprodukzio Foroan aurkeztu zuten eta geroago Canneseko zinema-jaialdiko «Un Certain Regard» sailean. Sofía, 14 urteko gazte bat, Ulisesekin maiteminduta dago. Ulises dela-eta, baina baita Ulisesesk hala nahi ez badu ere, Mexikoko iparraldeko prostituzio-sare batean sartuta amaituko du Sofíak. Sofía askatzeko, Ulisesek ha...

David Pablosen bigarren pelikula 2014ko Donostiako Koprodukzio Foroan aurkeztu zuten eta geroago Canneseko zinema-jaialdiko «Un Certain Regard» sailean. Sofía, 14 urteko gazte bat, Ulisesekin maiteminduta dago. Ulises dela-eta, baina baita Ulisesesk hala nahi ez badu ere, Mexikoko iparraldeko prostituzio-sare batean sartuta amaituko du Sofíak. Sofía askatzeko, Ulisesek haren ordezko neska bat bilatu beharko du.

Ixcanul
Jayro Bustamante
Guatemala - Frantzia 
Zinema Eraikitzen 26
María, 17 urteko gazte maia bat, familiarekin bizi eta aritzen da lanean, Guatemalako goi-lautadako plantazio batean. Lasai igarotzen ditu egunak han, gurasoek alaba finkako langileburuarekin ezkontzea hitzartzen duten arte. Filmak aipamen berezi bat jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko aurreko edizioan; Berlineko zinema-jaialdian ere lehiatu zen, eta han Alfred Bauer saria era...

María, 17 urteko gazte maia bat, familiarekin bizi eta aritzen da lanean, Guatemalako goi-lautadako plantazio batean. Lasai igarotzen ditu egunak han, gurasoek alaba finkako langileburuarekin ezkontzea hitzartzen duten arte. Filmak aipamen berezi bat jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko aurreko edizioan; Berlineko zinema-jaialdian ere lehiatu zen, eta han Alfred Bauer saria eraman zuen.

Magallanes
Salvador del Solar
Peru - Argentina - Kolonbia - Espainia 
Zinema Eraikitzen 26
Zinema Eraikitzen sariaren irabazle Zinemaldiaren aurreko edizioan. Magallanesek ezagutu egingo du bere taxira igo den emakume bat. Celina da, duela hogei urte baino gehiago apetaz atxilotu zuen nekazari adingabea. Garai hartan, soldadua zen Magallanes. Orain, kontu bat dute konpontzeko. Eta, Magallanesek, bere erruaz libratzeko aukera bat. Damián Alcázar, Magaly Solier eta F...

Zinema Eraikitzen sariaren irabazle Zinemaldiaren aurreko edizioan. Magallanesek ezagutu egingo du bere taxira igo den emakume bat. Celina da, duela hogei urte baino gehiago apetaz atxilotu zuen nekazari adingabea. Garai hartan, soldadua zen Magallanes. Orain, kontu bat dute konpontzeko. Eta, Magallanesek, bere erruaz libratzeko aukera bat. Damián Alcázar, Magaly Solier eta Federico Luppi dira protagonistak.

La obra del siglo / The Project of the Century
Carlos M. Quintela
Kuba - Argentina - Alemania - Suitza 
Eltxo-izurri betean, Leonardo, bere maitasun-harremanaren krisiari aurre egin behar dion gizon bat, aitonarekin eta aitarekin bizitzera joango da. Aitona munduaren aurkako borroka etengabean bizi da; aita, bukatugabekoak eragindako melankolia-egoeran. Filmak Tigre saria eskuratu zuen Rotterdameko zinema-jaialdiaren aurreko edizioan.

Para minha amada morta / To My Beloved
Aly Muritiba
Brasil 
Zinema Eraikitzen 26
Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa
Fernando bere seme bakarraren ardura duen gizon zintzo bat da. Semea, Daniel, mutil lotsati eta sentibera da. Ana emaztea hil zitzaionetik, Fernandok gauero gogoratzen du elkarri zioten maitasuna, maite hilaren gauzak txukunduz. Egun batean, VHS bideo-zinta bat aurkituko du eta horrek dena aldatuko du. Film honek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen Zinemaldiaren iazko ed...

Fernando bere seme bakarraren ardura duen gizon zintzo bat da. Semea, Daniel, mutil lotsati eta sentibera da. Ana emaztea hil zitzaionetik, Fernandok gauero gogoratzen du elkarri zioten maitasuna, maite hilaren gauzak txukunduz. Egun batean, VHS bideo-zinta bat aurkituko du eta horrek dena aldatuko du. Film honek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen Zinemaldiaren iazko edizioan, aurrekoan Koprodukzio Foroan egon ondoren.

Paulina
Santiago Mitre
Argentina - Brasil - Frantzia 
Paulinak abokatu lanbide bikaina bertan behera uztea erabakiko du, Argentinako eskualde pobretu batean irakasle izateko. Kontrako giro batean, irakasle-lanari lotuko zaio, mutil-laguna galdu eta aitari aurre egin behar badio ere. Grand Prix sariaren eta Kritikarien Asteko FIPRESCI sariaren irabazle Canneseko zinema-jaialdiaren aurreko edizioan.

Te prometo anarquía / I Promise You Anarchy
Julio Hernández Cordón
Mexiko - Alemania 
Julio Hernández Cordónen film berria Locarnoko zinema-jaialdiko lehiaketarako hautatu dute. Miguelek eta Johnnyk txikitatik ezagutzen dute elkar. Patinatzen eta ondo pasatzen ematen dute denbora. Diru erraza lortzeko eta patinatzen jarraitzeko, beren odola salduko diote kontaktu klandestino bati. Jarduera hori negozio bihurtuko da, tratu garrantzitsu bat haiek uste ez bezala ...

Julio Hernández Cordónen film berria Locarnoko zinema-jaialdiko lehiaketarako hautatu dute. Miguelek eta Johnnyk txikitatik ezagutzen dute elkar. Patinatzen eta ondo pasatzen ematen dute denbora. Diru erraza lortzeko eta patinatzen jarraitzeko, beren odola salduko diote kontaktu klandestino bati. Jarduera hori negozio bihurtuko da, tratu garrantzitsu bat haiek uste ez bezala ateratzen den arte.

La tierra y la sombra / Land and Shade
César Augusto Acevedo
Kolonbia - Txile - Brasil - Herbehereak - Frantzia  
Europa-Latinoamerika II. Koprodukzio Foroa
Caméra d'Or sariaren irabazle Canneseko zinema-jaialdian, 2013ko Donostiako Koprodukzio Foroan aurkeztua izan ondoren. Film honek familia bat erakusten digu, elkarrekin lotzen dituzten harreman hauskorrak konpontzen saiatzen dena, aurrerabidearen botere menderatzaileak desagertzear utzi dituenean.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea