tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Rey gitano / Gipsy King (Errege ijito)
Made in Spain

José Mari eta Primitivo: bi ustezko detektibe eta arrakastarik gabeko bi langabe. Gaje ijito engainatzailea ustekabean agertzeak betiko aldatuko die bizitza...eta herrialdea bera. Gajek, Espainiako Erregearen semearenak egiten, ez-ohiko lan bat proposatuko die.

BIOGRAFIA

Juanma Bajo Ulloak film onenaren Urrezko Maskorra lortu zuen Donostian bere lehen film luzearekin, Alas de mariposarekin (1991), 24 urte zituenean. Hurrengo urtean, bere bigarren film luzea filmatu zuen, La madre muerta, nazioartean gehien saritu dioten lana. Bere hirugarren film luzeak, Airbagek (1997), marka guztiak hautsi zituen Espainian diru-bilketari dagokionez. Ordutik, Frágil (2005) filma eta Historia de un grupo de rock (2009) eta Rockanrollers (2013) dokumentalak filmatu ditu, bai eta bere azken lana ere, Rey Gitano.

FITXA
Zuzendaria
Juanma Bajo Ulloa
Gidoia
Juanma Bajo Ulloa
Ekoizpena
Frágil ZInema & RH CInema
Juanma Bajo Ulloa
Argazkia
José Luis Bernal
Muntaketa
Javier Martín Penagos
Musika
KIke Suárez-Alba
Antzezleak
Karra Elejalde, Manuel Manquiña, Arturo Valls, María León, Rosa María Sardá, Charo López, Pilar Bardem
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Web
Iraupena
115 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea