tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Perlak
63. Edizioa 2015
Filmak
Filmak
Perlas
Perlas
Inaugurazioa
Nie yinniang / The Assassin
Hou Hsiao-hsien
Taiwan 
Hou Hsiao Hsien zinemagileak zuzendari onenaren saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian bere lan berriarekin. Txina, IX. mendea. Erbestean urte mordoa igaro ostean, justiziari bat bilakatuta itzuliko da Nie Yinniang etxera. Maistrak bere lehengusua akabatzea agintzen dionean, aukeratu egin beharko du: maite duen gizona babestu edo Hiltzaileen Ordenari fidel izaten jarrait...

Hou Hsiao Hsien zinemagileak zuzendari onenaren saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian bere lan berriarekin. Txina, IX. mendea. Erbestean urte mordoa igaro ostean, justiziari bat bilakatuta itzuliko da Nie Yinniang etxera. Maistrak bere lehengusua akabatzea agintzen dionean, aukeratu egin beharko du: maite duen gizona babestu edo Hiltzaileen Ordenari fidel izaten jarraitu.

Klausurako filma
Mia Madre
Nanni Moretti
Italia - Frantzia - Alemania 
Nanni Moretti Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen lan honekin. Filmak Margheritari buruz hitz egingo digu, AEBetako aktore batekin film bat egiten ari den lehen mailako zuzendaria da bera. Platotik kanpo, ordea, Margheritak ahalegin handiak egin behar ditu amaren gaixotasunaren eta alaba nerabearen errebeldiaren aurrean ez adorea galtzeko.

Anomalisa
Charlie Kaufman, Duke Johnson
AEB 
Charlie Kaufman eta Duke Johnson zinemagileek jendearekin konektatzeko bere ezintasunari aurre egin nahi dion gizon baten historia kontatuko digute. Espainiako estreinaldia, Veneziako zinema-jaialditik igaro ostean.

Black Mass
Scott Cooper
AEB 
Johnny Depp, Joel Edgerton, Benedict Cumberbatch, Dakota Johnson eta Kevin Bacon dira lehiaketaz kanpo Veneziako zinema-jaialdian aurkezturiko film honetako protagonistak. FBIko agente John Connollyk Jimmy Bulger gangster irlandarra konbentzituko du FBIarekin lan egin dezan, elkarren etsai bat deuseztatzeko: mafia italiarra. Zorigaiztoko aliantza hori kontrolaezin bilakatu...

Johnny Depp, Joel Edgerton, Benedict Cumberbatch, Dakota Johnson eta Kevin Bacon dira lehiaketaz kanpo Veneziako zinema-jaialdian aurkezturiko film honetako protagonistak. FBIko agente John Connollyk Jimmy Bulger gangster irlandarra konbentzituko du FBIarekin lan egin dezan, elkarren etsai bat deuseztatzeko: mafia italiarra. Zorigaiztoko aliantza hori kontrolaezin bilakatuko da.

El clan / The Clan
Pablo Trapero
Argentina - Espainia 
Pablo Traperoren film berria Veneziako zinema-jaialdian lehiatuko da. Argentina, 80ko hamarkadaren hasiera. San Isidro auzo dotoreko familia tipiko baten fatxadaren atzean, bahiketak eta hilketak egiteaz bizi den klan zital bat ezkutatzen da.

Hitchcock / Truffaut
Kent Jones
Frantzia - AEB 
François Truffauten Le Cinéma selon Hitchcock (Zinema Hitchcocken arabera) liburuaren argitalpenetik mende erdia igaro ondoren, Kent Jones zuzendariak suspensearen maisuari buruzko beren pentsamenduak partekatzeko proposamena luzatuko die gure garaiko zinemagile bikainenei: Martin Scorsese, David Fincher, Richard Linklater, Wes Anderson, James Gray, Olivier Assayas...

Me and Earl and the Dying Girl
Alfonso Gómez-Rejón
AEB 
Greg izeneko gazte baten historia dibertigarri eta hunkigarria da hau. Greg bigarren hezkuntzako azken urtean da eta giza harreman sakon oro saihesten saiatzen da, nerabe baten bizitza soziala izaten den eremu minatu hori segurtasunez zeharkatu nahian edo. Epaimahaiaren sari nagusiaren eta publikoaren sariaren irabazle 2015eko Sundanceko zinema-jaialdian.

Saul fia / Son of Saul
László Nemes
Hungaria 
Canneseko zinema-jaialdiko epaimahaiaren sari nagusiaren irabazle, László Nemes zuzendari hungariarraren lehen lana 1944ko Auschwitzen dago girotuta. Saul Auslander Auschwitzeko errausketa-labeetako batean lan egiten duen preso hungariarra da. Halako batean, gazte baten gorpua sugarretatik ateratzen saiatuko da, bere semea delakoan.

Shan He Gu Ren / Mountains May Depart
Jia Zhang-ke
Txina - Frantzia - Japonia 
Jia Zhang-ke zuzendariaren azken lanaren Espainiako estreinaldia, Canneseko lehiaketa ofizialetik igaro ostean. Txina, 1999, haurtzaroko bi lagunek gorte egingo diote Fenyangeko neska gazte bati. Bietako batek konponduta du etorkizuna, ez hala besteak. Neskak erdibituta du bihotza, baina bere bizitza eta semearena markatuko dituen erabaki bat hartu beharko du.

Sicario
Denis Villeneuve
AEB 
AEB eta Mexiko arteko muga inguruan, AEBetako elite-indarretako ofizial batek FBIko agente bat errekrutatuko du drogen aurkako gerra gero eta handiagoan lagun diezaien. Denis Villeneuveren film berria Canneseko sail ofizialean lehiatu zen, 2015ean.

Taxi Téhéran
Jafar Panahi
Iran 
Urrezko Hartzaren film irabazlea Berlingo azken zinema-jaialdian. Taxi hori bat Teherango kale zirraragarri eta bizietan barrena ibiliko da; bertara mota guztietako bidaiariak igoko dira, zein baino zein bitxiagoa. Guztiek hitz egingo dute gidariarekin, zintzotasun osoz hitz egin ere. Baina ez dakite bolantea daramana ez dela gidari arrunt bat, Jafar Panahi zuzendaria baizik, I...

Urrezko Hartzaren film irabazlea Berlingo azken zinema-jaialdian. Taxi hori bat Teherango kale zirraragarri eta bizietan barrena ibiliko da; bertara mota guztietako bidaiariak igoko dira, zein baino zein bitxiagoa. Guztiek hitz egingo dute gidariarekin, zintzotasun osoz hitz egin ere. Baina ez dakite bolantea daramana ez dela gidari arrunt bat, Jafar Panahi zuzendaria baizik, Irango egungo zinemako izenik handienetako bat.

Trois souvenirs de ma jeunesse / My Golden Days
Arnaud Desplechin
Frantzia 
Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkezturiko film honekin, Arnaud Desplechin bere filmetako biren paisaia emozionaletara itzuliko da: Comment je me suis disputé... (ma vie sexuelle) eta Un conte de Noël. Paulek bere gaztaroa eta bere lehen maitasuna (izandako bakarra) gogoratuko ditu.

Umimachi Diary / Our Little Sister
Hirokazu Koreeda
Japonia 
Hirokazu Kore-eda zinemagile japoniarraren film bat, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zena. Hiru ahizpa batera bizi dira hirian. Hamabost urtez ikusi ez duten aita hiltzean, landa-gunera joango dira hirurak, hari lur ematera. Bertan, arrebaorde nerabea ezagutuko dute, eta laster hasiko dira hura maitatzen.

Irrational Man
Woody Allen
AEB 
Lehiaketatik kanpo
Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan aurkezturiko Woody Allen zuzendariaren film berriak oinazetuta bizi den eta ekintza existentzial bat egiten duenean bizitzeko nahia berreskuratuko duen filosofiako irakasle bati buruz hitz egingo digu. 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea