tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Une jeunesse allemande / A German Youth
Zabaltegi

Gazte alemaniarren erradikalizazio politikoaren kronika, 1960ko hamarkadaren azken aldean girotua; hala sortu zen Armada Gorriaren Fakzioa, talde terrorista iraultzaile alemaniarra, besteak beste Andreas Baader eta Ulrike Meinhof-ek sortua. Berlineko zinema-jaialdiko Panorama Dokumente sailean aurkeztua izan zen.

BIOGRAFIA

Jean-Gabriel Périotek (1974) hogei bat film labur zuzendu ditu, hala bideoan nola zineman. Mundu osoko zinema-jaialdietan aitortu eta saritu dituzte haren lanak, eta haien bitartez garatu du Périotek bere edizio-estilo berezkoa, abiapuntua artxiboko materialak dituena. Bere lan gehienek, dokumentalaren, animazioaren eta esperimentazioaren arteko gorabeheran, indarkeriari eta historiari buruzko gaiak jorratzen dituzte. Une jeunesse allemande bere lehen film luzea du.

FITXA
Zuzendaria
Jean-Gabriel Périot
Gidoia
Jean-Gabriel Périot
Ekoizpena
Local Films
Nicolas Brevière
Muntaketa
Jean-Gabriel Périot
Musika
Alan Mumenthaler
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Films Boutique
Koepenicker Strasse 184
10997
Berlin
Alemania
Iraupena
93 m.
Herrialdea
Frantzia - Suitza - Alemania
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea