tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Counting
Zabaltegi

Hamabost atal desberdin, bata bestearekin lotuak eta munduko hainbat tokitan grabatuak, Errusian, New Yorken zein Istanbulen. Guztiak batuta, hiri baten sinfoniaren, egunerokoaren eta zinema-saiakeraren arteko lerro sotilari jarraituko diogu. Berlineko zinema-jaialdiaren Forum sailean aurkeztutako lan hauxe da, akaso, Jem Cohen egilearen dokumentalik pertsonalenetako bat. Filmak kaleetan hartzen dio neurri bizitzari, argiari eta denborari, eta nabarmentzen du zer-nolako zaintza eta garapen neurrigabea daukaten hiriek. Baina erakutsiko digu, halaber, zer-nolako erresistentzia eta mamuak ageri diren hiriotan, musikaren, animalien eta eguneroko magiaren bidez.

BIOGRAFIA

Jem Cohenek (Kabul, 1962) hogeita hamar urte daramatza irudiekin esperimentatzen, bideoklipen, film laburren, dokumentalen eta bestelako formatuen bitartez. Haren lanetan, garrantzi handia hartzen dute musikak eta hiri-paisaiek. Bere lan-ibilbidean, musika-taldeekin lankidetzan aritu da: REM, Godspeed You! Black Emperor eta Smokerekin, adibidez. Azken horien taldeburuari eskaini zion Benjamin Smoke (2000) filma. Chain (2004) eta Museum Hours (2012) film luzeak zuzendu ditu, halaber.

FITXA
Zuzendaria
Jem Cohen
Gidoia
Jem Cohen
Ekoizpena
Gravity Hill Films
Jem Cohen
Argazkia
Jem Cohen
Muntaketa
Jem Cohen
Musika
Jem Cohen, Ryan Billia
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
The Cinema Guild
115 W 30th St, Suite 800
10001
New York (New York)
AEB
Iraupena
110 m.
Herrialdea
AEB
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea