tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
In the Room
Zabaltegi

Eric Khoo zinemagilearen azken lana istorio-mosaiko bat da; hotel bateko gela batean hainbat hamarkadatan gertatutako kontakizunak, alegia. Sexua da kontakizun guztien ardatza. Gela, Singapura hoteleko 27.a. Hasiera batean, 1940ko hamarkadan, luxuzko establezimendua bazen ere, distira eta errespetagarritasuna galdu ditu hamarkadek aurrera egin ahala. Denbora horretan, 27. gelak, bertako ohean larrua jo zuten eta bertako ateak igaro zituzten pertsonen bitartez, gizakiaren fazeta guztiak ikusi ditu: poza, maitasuna, errukia, krudeltasuna, galdukeria eta erredentzioa.

BIOGRAFIA

Eric Khoo Singapureko lehen zinemagilea izan zen nazioarteko zinema-jaialdietara gonbidatua izaten. Haren filmak, besteak beste Berlin, Venezia eta Canneseko jaialdietan izan dira ikusgai. 1995ean zuzendu zuen bere lehen filma: Mee Pok Man. Ondoren, 12 Storeys (1997), Be With Me (2005), eta My Magic (2008) etorri ziren; azken hori Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen Urrezko Palmorria lortzeko. 2011n animaziozko bere lehen filma estreinatu zuen, Tatsumi; Canneseko Un Certain Regard sailean ikusgai izan zen eta AEBn New Yorkeko MoMAn estreinatu zuten. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan zen 2014an.  

FITXA
Zuzendaria
Eric Khoo
Gidoia
Jonathan Lim, Andrew Hook
Ekoizpena
A Really Good Film Company Limited
Nansun Shi
Zhao Wei Films Pte Ltd
Argazkia
Brian Gothong Tan
Muntaketa
Natalie Soh
Musika
Christine Sham, Christopher Khoo
Antzezleak
Josie Ho, Coi Woo Shik, Kim Khobbi, Koh Boon Pin, Daniel Jenkins, Show Nishino, Netnaphad Pulsavad, Ian Tan, W.Leon Unaprom, Lawrence Wong, Nadia Ar
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Distribution Workshop
Unit 215, Innocentre, 72 Tat Chee Ave, Kowloon Tong
Hong Kong
Txina
Iraupena
103 m.
Herrialdea
Hong Kong - Singapur
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea