tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Francofonia
Zabaltegi

Paris, 1940. Armada handiak ari dira zibilizazioaren bihotza zapaltzen, eta kanoien sua biktimak eragiten ari da. Jacques Jaujard eta Franziskus Wolff Metternich kondea orpoz orpo ari dira elkarrekin lanean, Louvre museoko altxorrak babesteko eta gordetzeko. Alexander Sokurov-ek haien historia kontatuko digu. Artearen eta boterearen arteko harremana aztertuko du; galdetuko digu ea zer dioskun arteak geure buruaz, munduan inoiz izan den gatazkarik suntsitzaileenaren erdian. Veneziako zinema-jaialdian aurkeztua.

BIOGRAFIA

Denbora luzez –Mikhail Gorbatxoven Perestroika iritsi arte–, debekatuta egon ziren Alexander Sokuroven (Irkutsk Oblasta, Siberia, 1951) filmak, Errusiako zentsura zela eta. Haren filmografia zabaleko filmek lortutako sarien artean, lau FIPRESCI sari, bi Tarkovski sari eta Veneziako Urrezko Lehoi bat daude. Azkeneko hori Faust (2011) filmagatik eman zioten, botereari buruz egin zuen tetralogiaren laugarren filmagatik. 1995ean, Europako Zinema Akademiak munduko zinema zuzendari onenetakotzat aitortu zuen.

FITXA
Zuzendaria
Alexander Sokurov
Gidoia
Alexander Sokurov
Ekoizpena
Idéale Audience
Pierre-Olivier Bardet
Argazkia
Bruno Delbonnel
Muntaketa
Alexei Jankowski, Hansjörg Weissbrich
Musika
Murat Kabardokov
Antzezleak
Louis Do de Lencquesaing, Benjamin Utzerath
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Films Boutique
Koepenicker Strasse, 184
10997
Berlin
Alemania
Iraupena
87 m.
Herrialdea
Frantzia - Alemania - Herbehereak
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea