tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Zabaltegi
63. Edizioa 2015
Filmak
Filmak
Zabaltegi
Zabaltegi
327 cuadernos
Andrés Di Tella
Argentina - Txile 
Andrés di Tellaren dokumental honek Ricardo Piglia du protagonista. Espainieraz idazten duen narratzaile handienetako bat da Piglia, eta lehendabizikoz bere egunkari intimoa goitik behera berrikusten hasiko da: 50 urte luzez bizi izandakoaren kontakizuna. Guztira 327 koaderno berdin, oihal ziratu beltzezko azaldunak, kartoizko 40 kaxatan gordeta.

Adama
Simon Rouby
Frantzia 
Annecyko zinema-jaialdian aurkeztutako animaziozko film hau iniziazio-kontakizun bat da. Adama du protagonista, Mendebaldeko Afrikako herrixka urrun batean bizi den hamabi urteko mutila. Gau batean, bere anaia Samba desagertu egingo da, eta haren bila abiatuko da: itsasoetatik harago, Iparralderantz egingo du, I. Mundu Gerrako bataila frontera. 

Allende mi abuelo Allende / Beyond My Grandfather Allende
Marcia Tambutti Allende
Txile - Mexiko 
Marcia Tambuttik, Salvador Allenderen bilobak, bere sendiaren argazkia egingo digu eta galera konponezin baten konplexutasuna erakutsiko, noiz eta agintaria mendean hartu zuen estatu-kolpetik 35 urte igaro direnean. Film honetan ikusiko dugu memoriak zer-nolako rola daukan halako familia ikonikoaren hiru belaunalditan. Canneseko zinema-jaialdian dokumental onenaren L'Oeil d...

Marcia Tambuttik, Salvador Allenderen bilobak, bere sendiaren argazkia egingo digu eta galera konponezin baten konplexutasuna erakutsiko, noiz eta agintaria mendean hartu zuen estatu-kolpetik 35 urte igaro direnean. Film honetan ikusiko dugu memoriak zer-nolako rola daukan halako familia ikonikoaren hiru belaunalditan. Canneseko zinema-jaialdian dokumental onenaren L'Oeil d'or saria jaso du.

Comoara / The Treasure / The Treasure
Corneliu Porumboiu
Errumania - Frantzia 
Corneliu Porumboiu komedia beltz goxo batekin datorkigu bueltan. Aita baten maitasunari esker, altxor baten atzetik aritzeko alferrikako grina maitagarrien ipuin bilakatuko da. Un Certain Talent saria eskuratu du Canneseko zinema-jaialdiaren aurreko edizioan.

Counting
Jem Cohen
AEB 
Hamabost atal desberdin, bata bestearekin lotuak eta munduko hainbat tokitan grabatuak, Errusian, New Yorken zein Istanbulen. Guztiak batuta, hiri baten sinfoniaren, egunerokoaren eta zinema-saiakeraren arteko lerro sotilari jarraituko diogu. Berlineko zinema-jaialdiaren Forum sailean aurkeztutako lan hauxe da, akaso, Jem Cohen egilearen dokumentalik pertsonalenetako bat. Filma...

Hamabost atal desberdin, bata bestearekin lotuak eta munduko hainbat tokitan grabatuak, Errusian, New Yorken zein Istanbulen. Guztiak batuta, hiri baten sinfoniaren, egunerokoaren eta zinema-saiakeraren arteko lerro sotilari jarraituko diogu. Berlineko zinema-jaialdiaren Forum sailean aurkeztutako lan hauxe da, akaso, Jem Cohen egilearen dokumentalik pertsonalenetako bat. Filmak kaleetan hartzen dio neurri bizitzari, argiari eta denborari, eta nabarmentzen du zer-nolako zaintza eta garapen neurrigabea daukaten hiriek. Baina erakutsiko digu, halaber, zer-nolako erresistentzia eta mamuak ageri diren hiriotan, musikaren, animalien eta eguneroko magiaren bidez.

Un día vi 10.000 elefantes / One Day I Saw 10.000 Elephants
Alex Guimerà, Juan Pajares
Espainia 
Angono Mba-k Hernández Sanjuán zinemagilearen zamaketari izan zeneko espedizioa gogoratuko du. Elkarrekin Ginea Espainiarrean barrena ibili ziren 1944 eta 1946 artean, laku misteriotsu baten bila; kondairek ziotenez, 10.000 elefante ikus zitezkeen bertan.

Efterskalv / The Here After
Magnus von Horn
Polonia - Suedia - Frantzia 
Magnus von Horn egilearen lehendabiziko film luzea Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Espetxean kondena bete ostean, badirudi Johnen zigorra amaitu dela. Baina berehala ohartuko da hasi besterik ez dela egin bizi beharko duen min hori.

Francofonia
Alexander Sokurov
Frantzia - Alemania - Herbehereak 
Paris, 1940. Armada handiak ari dira zibilizazioaren bihotza zapaltzen, eta kanoien sua biktimak eragiten ari da. Jacques Jaujard eta Franziskus Wolff Metternich kondea orpoz orpo ari dira elkarrekin lanean, Louvre museoko altxorrak babesteko eta gordetzeko. Alexander Sokurov-ek haien historia kontatuko digu. Artearen eta boterearen arteko harremana aztertuko du; galdetuko...

Paris, 1940. Armada handiak ari dira zibilizazioaren bihotza zapaltzen, eta kanoien sua biktimak eragiten ari da. Jacques Jaujard eta Franziskus Wolff Metternich kondea orpoz orpo ari dira elkarrekin lanean, Louvre museoko altxorrak babesteko eta gordetzeko. Alexander Sokurov-ek haien historia kontatuko digu. Artearen eta boterearen arteko harremana aztertuko du; galdetuko digu ea zer dioskun arteak geure buruaz, munduan inoiz izan den gatazkarik suntsitzaileenaren erdian. Veneziako zinema-jaialdian aurkeztua.

Heart of a Dog
Laurie Anderson
AEB 
Laurie Anderson konposatzaile eta artistak maitasuna, heriotza eta lengoaia aztertuko ditu saiakera-film honetan. Zuzendariaren ahotsa etengabeko presentzia da; bere amaren edota Lolabelle txakurraren kontakizunak, haurtzaroko fantasiak eta teoria politiko-filosofikoak abesti batean zabalduko dira, fluxu etengabe baten tankeran. Filmak Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean...

Laurie Anderson konposatzaile eta artistak maitasuna, heriotza eta lengoaia aztertuko ditu saiakera-film honetan. Zuzendariaren ahotsa etengabeko presentzia da; bere amaren edota Lolabelle txakurraren kontakizunak, haurtzaroko fantasiak eta teoria politiko-filosofikoak abesti batean zabalduko dira, fluxu etengabe baten tankeran. Filmak Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko du.

In the Room
Eric Khoo
Hong Kong - Singapur 
Eric Khoo zinemagilearen azken lana istorio-mosaiko bat da; hotel bateko gela batean hainbat hamarkadatan gertatutako kontakizunak, alegia. Sexua da kontakizun guztien ardatza. Gela, Singapura hoteleko 27.a. Hasiera batean, 1940ko hamarkadan, luxuzko establezimendua bazen ere, distira eta errespetagarritasuna galdu ditu hamarkadek aurrera egin ahala. Denbora horretan, 27. gelak...

Eric Khoo zinemagilearen azken lana istorio-mosaiko bat da; hotel bateko gela batean hainbat hamarkadatan gertatutako kontakizunak, alegia. Sexua da kontakizun guztien ardatza. Gela, Singapura hoteleko 27.a. Hasiera batean, 1940ko hamarkadan, luxuzko establezimendua bazen ere, distira eta errespetagarritasuna galdu ditu hamarkadek aurrera egin ahala. Denbora horretan, 27. gelak, bertako ohean larrua jo zuten eta bertako ateak igaro zituzten pertsonen bitartez, gizakiaren fazeta guztiak ikusi ditu: poza, maitasuna, errukia, krudeltasuna, galdukeria eta erredentzioa.

Isla Bonita
Fernando Colomo
Espainia 
Fernando Colomo da berak zuzendutako film berriaren protagonista. Bere bizitzarekin loturiko krisian den Fer, eskarmentu handiko publizista, Menorca uhartera gonbidatuko du bere lagun Miguel Angelek. Uhartean dela, Nuria eskultore antisemitarekin eta haren alaba Oliviarekin elkartuko da.

Une jeunesse allemande / A German Youth
Jean-Gabriel Périot
Frantzia - Suitza - Alemania 
Gazte alemaniarren erradikalizazio politikoaren kronika, 1960ko hamarkadaren azken aldean girotua; hala sortu zen Armada Gorriaren Fakzioa, talde terrorista iraultzaile alemaniarra, besteak beste Andreas Baader eta Ulrike Meinhof-ek sortua. Berlineko zinema-jaialdiko Panorama Dokumente sailean aurkeztua izan zen.

Jia Zhang-ke, um homem de Fenyang / Jia Zhangke, A Guy From Fenyang
Walter Salles
Brasil 
Zuzendari txinatar gazte baten erretratua, gure garaiko zinemagilerik garrantzitsuenetako bat bilakatua. Walter Salles-ek zuzendutako dokumental honek memoriaren gaia jorratzen du zineman (indibiduala eta kolektiboa). Jia Zhang-ke jaioterrira itzuliko da, Txina iparraldeko Shanxi probintziara, bere filmak kokatzen dituen inguruetara. Berlineko Jaialdiko Panorama Dokumente saile...

Zuzendari txinatar gazte baten erretratua, gure garaiko zinemagilerik garrantzitsuenetako bat bilakatua. Walter Salles-ek zuzendutako dokumental honek memoriaren gaia jorratzen du zineman (indibiduala eta kolektiboa). Jia Zhang-ke jaioterrira itzuliko da, Txina iparraldeko Shanxi probintziara, bere filmak kokatzen dituen inguruetara. Berlineko Jaialdiko Panorama Dokumente sailean aurkeztua izan zen.

Karatsi / Losers
Ivailo Hristov
Bulgaria 
Moskuko zinema-jaialdiko sari nagusia irabazi zuen film honek Elena, Koko, Patso eta Gosho ditu protagonista, probintziako hiri bateko institutu bateko ikasleak. Koko Elenarekin maiteminduta dago. Elenak abeslari izan nahi du, eta rock-banda bateko izar ospetsu baten bisitaldiarekin hunkituta dago. Gertakari hori hiriko bizitza astintzen ari da, eta maitasun-istorio berri bat s...

Moskuko zinema-jaialdiko sari nagusia irabazi zuen film honek Elena, Koko, Patso eta Gosho ditu protagonista, probintziako hiri bateko institutu bateko ikasleak. Koko Elenarekin maiteminduta dago. Elenak abeslari izan nahi du, eta rock-banda bateko izar ospetsu baten bisitaldiarekin hunkituta dago. Gertakari hori hiriko bizitza astintzen ari da, eta maitasun-istorio berri bat sorraraziko du.

Mariposa
Marco Berger
Argentina 
Tximeleta baten hegal-astintzeak bi errealitate paralelotan zatituko du Rominaren eta Germánen unibertsoa: haietako batean, ezkutuan elkar desio duten neba-arrebak bezala haziko dira; bestean, berriz, adiskidetasun bitxi bat duten bi gazte izango dira. 2015eko Sebastiane Latino sariaren irabazlea.

Mi querida España
Mercedes Moncada Rodríguez
Espainia 
Jesús Quinterok hamaika erregistrotako pertsonaia-unibertso bat ezagutarazi zigun kazetari gisa egin zuen ibilbide luzean; horien artean, herrialdean nagusi zen bertsiotik kanpo zeuden batzuk. Haren elkarrizketek esaten ez den hitza islatzen dute, baita, soinuek gezurtatu arren, hitz egiten duten gorputzak ere. Hala, haren elkarrizketek ispilu aberatsagoa eta konplexuagoa...

Jesús Quinterok hamaika erregistrotako pertsonaia-unibertso bat ezagutarazi zigun kazetari gisa egin zuen ibilbide luzean; horien artean, herrialdean nagusi zen bertsiotik kanpo zeuden batzuk. Haren elkarrizketek esaten ez den hitza islatzen dute, baita, soinuek gezurtatu arren, hitz egiten duten gorputzak ere. Hala, haren elkarrizketek ispilu aberatsagoa eta konplexuagoa eskainiko digute geure buruari bertan begiratzeko. Narrazio hau eta Quinteroren elkarrizketak, igorritakoak zein argitaragabeak, dira Espainiako Demokraziari buruzko kontakizunaren oinarria.

Montanha
João Salaviza
Portugal - Frantzia 
Uda beroa Lisboan. David, 14 urteko mutil bat, aitona noiz hilko zain dago, baina ez du hura ikustera joan nahiko, galera izugarri horren beldur baita. Aitonak sortutako hutsunearen ondorioz, etxeko gizon bilakatuko da. Ez dago prest lan hori bere gain hartzeko, baina zenbat eta gehiago saihestu helduaroa, orduan eta helduago ikusiko du bere burua. Veneziako zinema-jaialdiko Kr...

Uda beroa Lisboan. David, 14 urteko mutil bat, aitona noiz hilko zain dago, baina ez du hura ikustera joan nahiko, galera izugarri horren beldur baita. Aitonak sortutako hutsunearen ondorioz, etxeko gizon bilakatuko da. Ez dago prest lan hori bere gain hartzeko, baina zenbat eta gehiago saihestu helduaroa, orduan eta helduago ikusiko du bere burua. Veneziako zinema-jaialdiko Kritikaren Asterako hautatua.

Muntele Magic / The Magic Mountain
Anca Damian
Errumania - Frantzia - Polonia 
Anca Damian errealizadorearen film berriak (Crulic) aipamen berezia eskuratu zuen Karlovy Varyko zinema-jaialdian. Animaziozko dokudrama honek Jacek Winker poloniarraren biografia egiten du: Parisen errefuxiaturik eta mundua aldarazteko grinak astinduta, loturarik gabeko bizimodua izango du.

La Novia / The Bride
Paula Ortiz
Espainia - Alemania 
Paula Ortiz zuzendariaren bigarren filma Federico García Lorcaren Bodas de Sangre lanean dago oinarrituta, eta Inma Cuesta, Asier Etxeandía, Leticia Dolera eta Álex García ditu protagonista. Emaztegaia, nahigabetuta eta zorigaiztoko, Senargaiarekin basamortu zuriaren erdian ezkontzeko prestatzen ari da, baina badago hari ikusezin bat, basatia eta hautsiezina, Emaztegaia eta...

Paula Ortiz zuzendariaren bigarren filma Federico García Lorcaren Bodas de Sangre lanean dago oinarrituta, eta Inma Cuesta, Asier Etxeandía, Leticia Dolera eta Álex García ditu protagonista. Emaztegaia, nahigabetuta eta zorigaiztoko, Senargaiarekin basamortu zuriaren erdian ezkontzeko prestatzen ari da, baina badago hari ikusezin bat, basatia eta hautsiezina, Emaztegaia eta Leonardo lotzen dituena.

The Propaganda Game
Alvaro Longoria
Espainia 
Álvaro Longoriak zuzenduriko film luze dokumental honek propagandaren teknikak eta estrategiak aztertzen ditu, baina, Ipar Korearen kasu harrigarri eta arrunt deigarrian zentratzen da bereziki. Filma Ipar Korean filmatzeko aukera paregabea baliatuta egin da, Alejandro Cao de Benós-en eskutik; hura da gobernu komunistarentzat lan egiten duen atzerritar bakarra. Dokumentalak «...

Álvaro Longoriak zuzenduriko film luze dokumental honek propagandaren teknikak eta estrategiak aztertzen ditu, baina, Ipar Korearen kasu harrigarri eta arrunt deigarrian zentratzen da bereziki. Filma Ipar Korean filmatzeko aukera paregabea baliatuta egin da, Alejandro Cao de Benós-en eskutik; hura da gobernu komunistarentzat lan egiten duen atzerritar bakarra. Dokumentalak «jokalari» desberdinek «egia» manipulatzeko eta beren interesak babesteko erabilitako estrategiak aztertuko ditu. Albiste faltsuak, erdizkako egiak eta polemika surrealistak planteatuko ditu ikusleak bere ondorioak atera ditzan eta egia jakiteko zailtasunari buruz gogoeta egin dezan.

Psiconautas, los niños olvidados
Alberto Vázquez, Pedro Rivero
Espainia 
Birdboy eta Dinki bi nerabe dira, eta hondamendi ekologiko batek astindutako uharte batetik ihes egitea erabakiko dute: Birdboy, mundutik isolatuz; Dinki, berriz, bidaia arriskutsu batean abiatuz, Birdboy berarekin joango delakoan.

The Show of Shows: 100 years of Vaudeville, Circuses and Carnivals
Benedikt Erlingsson
Islandia - Erresuma Batua 
Benedikt Erlingssonek Of Horses and Men filmarekin 2013ko Kutxa-Zuzendari Berrien saria eskuratu zuen. Oraingoan, ikuskizunik bitxienak, bertutetsuenak eta hunkigarrienak mundu zabalean barrena ibiltzen ziren garaietara eramango gaitu. XIX. eta XX. mendeetako irudi eta metraje bitxiak biltzen ditu filmak: feriak, zirku-ikuskizunak, freaken emanaldiak, barietate-errebistak, musi...

Benedikt Erlingssonek Of Horses and Men filmarekin 2013ko Kutxa-Zuzendari Berrien saria eskuratu zuen. Oraingoan, ikuskizunik bitxienak, bertutetsuenak eta hunkigarrienak mundu zabalean barrena ibiltzen ziren garaietara eramango gaitu. XIX. eta XX. mendeetako irudi eta metraje bitxiak biltzen ditu filmak: feriak, zirku-ikuskizunak, freaken emanaldiak, barietate-errebistak, music hallak eta uda-parteko entretenimenduak, guztia ere Sigur Rósen musikarekin.

Swap
Remton Zuasola
Filipinak 
Aita gazte baten istorioa kontatzen du. Dilema bat bizi du: delitu bat konpontzeko beste bat egin beharra. Bere seme bakarra bahituta daukate, eta, haren truke, beste haur bat bahitu beharko du.

Aita gazte baten istorioa kontatzen du. Dilema bat bizi du: delitu bat konpontzeko beste bat egin beharra. Bere seme bakarra bahituta daukate, eta, haren truke, beste haur bat bahitu beharko du.

Duellum
Tucker Dávila Wood
Espainia 
Duelu bat basoan, egun arrunt batean.

Duelu bat basoan, egun arrunt batean.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea