Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Nandita Das
Nandita Das
 

Nandita Das-ek askotariko lanak egin ditu, eta errealitatea eraldatzeko duen grina agerian geratzen da bai lan arloan bai bere bizitzan egin dituen hautuetan. 40tik gora film luzetan parte hartu du aktore gisa, Indian mintzatzen diren hizkuntzetako 10etan, eta hiru antzerki obratan lan egin du.

Bere lehen zuzendaritza lana, Firaaq, 2008an egin zuen, eta goraipamen eta sari asko lortu zituen Indian eta nazioartean hari esker. Gizarte Laneko Masterra burutu eta gero, jarraitu du justizia sozialaren eta giza eskubideen arloko askotariko auzietan lanean. Between the lines obrarekin antzerkiaren munduan murgildu zen, zuzendaritza eta idazketa lanetan. “The Last Word” izeneko zutabe bat idazten du hilero astekari nazional batean. Chairperson kargua izan zuen Children’s Film Society delakoan, Indian; askotariko aldaketak egin zituen han, handiak zein txikiak, erakundea eraberritzeko. Canneseko zinema-jaialdian epaimahaikide izan da bitan, 2005ean eta 2013an. 2008an, Frantziako Gobernuak Chevalier dans l'Ordre des Arts et des Lettres izendapena eman zion. 2011n, lehen emakume indiarra izan zen International Women’s Forumeko Hall of Fame delakoan parte hartzen.

Yale World Fellow izendatu zuten 2014an, nazioarteko beste 16 liderrekin batera, 4.000 hautagairen artean. Ekimen honek nazioarteko liderren sare bat finkatzea du helburu, elkarrizketaren eta ekintzaren bitartez aldaketa positiboetan engaiatu daitezen.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea