Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Daniel Monzón
Daniel Monzón
 

Daniel Monzón (Palma, 1968). Hamar urterekin dagoeneko marraztua zuen King Kong filmaren animazio-bertsio partikular bat, Nic zinema-proiektore arkaiko batean, eta eskailerako bizilagunei proiektatzen zien, berak sortutako musika eta soinu-efektuekin. Kamera atzean jarri aurretik, zinema-kazetari eta -kritikari gisa aritu zen prentsa eta irratian. Urteetan Espainiako telebista publikoan aritu zen, Días de Cine programaren zuzendariorde moduan.

Gerardo Herreroren eskutik hasi zen gidoigile gisa, Desvío al paraíso (1994) filmean. Zuzendari-debuta 2000. urtean egin zuen, El corazón del guerrero filmarekin; hari esker, Goya sarietarako izendatu zuten zuzendari berrien kategorian eta sari ugari irabazi zituen mundu zabalean (Montreal, Pekin, Brusela, Amsterdam, Porto...). Ondoren, El robo más grande jamás contado (2002) filma zuzendu zuen, bai eta La caja Kovak (2007) ere, Lund-eko fantasiazko zinema-jaialdian (Suedia) Publikoaren saria irabazi zuen thrillerra. 2009an, Celda 211 filma estreinatu zuen; kartzelako kontakizun gogorra, nazioartean sari ugari lortu dituena; hari esker, zuzendari onenaren eta gidoi egokitu onenaren Goya sariak lortu zituen, beste hainbaten artean. 2014an, orain arte egin duen azken film luzea estreinatu zuen: El Niño, azken urteotan arrakasta handienetakoa izan duen Espainiako filma.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea