Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Olivia Stewart
Olivia Stewart
 

Olivia Stewartek film saridun askotan parte hartu du, aholkulari eta gidoi-kontsultari gisa. Terence Daviesekin aritu da lanean, Distant Voices, Still Lives; The Long Day Closes; The Neon Bible eta The House of Mirth filmeetan; baita Mark Hermanekin ere, Brassed Off filmean; Mike Figgisekin The Browning Version-en eta Todd Haynesekin Velvet Goldmine filmean. Duela gutxiago, Binger Film Lab Amsterdam-ekin eta NFDC Indiarekin lankidetzari esker, Scott Grahamekin lan egin zuen Shell filmean (film onenaren sariaren irabazle 2012ko Turingo zinema-jaialdian eta Zuzendari Berriak sailerako hautatua Donostia Zinemaldian, urte horretan ere), Ritesh Batrarekin The Lunchbox filmean (publikoaren sariaren irabazle 2013an, Canneseko Kritikarien Astean, eta oso txalotua Tellurideko eta Torontoko zinema-jaialdietan), Kanu Behl-ekin Titli filmean, (2014an Canneseko zinema-jaialdiko "Un Certain Regard" sailerako hautatua) eta Gurvinder Singh-ekin Fourth Direction proiektuan, Punjaben filmatua 2014ko abuztuan eta 2015eko Canneseko "Un Certain Regard" sailerako hautatua.

Halaber, Sidney-Hegoaldeko Gales Berriko “Aurora” programako gidoi-idazketako tailerreko kide izan da; baita Glasgowko Dramagile Estudioaren gidoi-idazketako tailerrekoa eta TorinoFilmLab Esparru Programako hautaketa-batzordekoa ere, eta epaimahaikide izan da Locarnoko zinema-jaialdian, el Teherango Fajr zinema-jaialdian eta Romako Asiatica Film Mediale jaialdian.

2013an EYE saria sortu zuen, Amsterdamgo EYE zinema-museoarekin batera, artea eta zinema bateratzen eta kalitateko pentsamolde eta irudimena eta artearen bikaintasuna agertzen duten artista nahiz zinemagileen lanak finantzatu eta sustatzeko. Patrick Leigh Fermor-en literatura-ondarearen betearazlea da, eta PJLF Arte Funtsaren fideikomisoduna. Halaber, Zinematografiaren Arte eta Zientzien Akademiako (AMPAS) kide da, bai eta Britainia Handiko Zinema eta Telebista Arteen Akademiakoa (BAFTA) eta Europako Zinema Akademiakoa (EFA) ere.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea