tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia >
 

Desirée de Fez (Bartzelona, 1977) kritikaria da Fotogramas, El Confidencial eta Rockdelux argitalpenetan; horrez gain, La Finestra Indiscreta irratsaioan parte hartzen du Catalunya Ràdion eta zinemari buruzko atala aurkezten du Página 2 telebista-saioan (La 2 telebista-katean). Sitgeseko nazioarteko fantasiazko zinema-jaialdiko lantaldean dihardu, baita Cine Low Cost zikloko komisario gisa ere (zinema independenteko erakusketa bat, Bartzelonan 2012tik egiten dena), eta Estudio de Cine eskolan irakasten du.

Bi liburu idatzi ditu bakarka: Películas clave del cine de terror moderno (2007) eta Lo imposible (2012), J.A. Bayonaren filmari buruzkoa. Beste idazle batzuekin batera ere idatzi ditu liburuak. Besteak beste: Jim Jarmusch. Itinerarios al vacío (2003), Sam Raimi: De la transgresión al neoclasicismo (2004), Abel Ferrara. Adicción, acción y redención (2005) Barbet Schroeder. Itinerarios y dilemas (2006), American Gothic. Cine de terror USA 1968-1980 (2007), La contraola: Novísimo cine francés (2009), El thriller USA de los 70 (2009), Don Siegel (2010) eta American Way Of Death: Cine negro americano 1990-2010 (2011). Lan berrienak hauek ditu: Neoculto (2012) eta Takashi Miike: La provocación que llegó de Oriente (2013) liburuen koordinazioa, Ángel Salarekin, eta Pantalla rasgada: Quince conversaciones con cineastas y escritores sobre sueños y cine liburua, Jordi Sánchez-Navarrorekin erdibana idatzia.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea