Donostiako Jazzaldiak urteetan zehar izan dituen eszenatoki aldaketak ikusi ditzakegu, #Jazzaldia50 dokumentalean, besteak beste. Carlos Rodríguez zuzendariaren hitzetan,urtez urte hiriari egokitzen jakin izan duen talde baten adimena erakusten du honek. Jaialdiak erroak ireki ditu eta espazio berrietara egokitu, hala nola Kursaala, San Telmo, Nautikoa, Chillida-Leku bere garaian… eta orain Tabakalera. “Hasieratik entzulegoan pentsatuzsortutako jaialdia izan zen, Trinitate enparantza horregatik aukeratu zuten: hiri erdian eta orduan pajarita eskatzen zuten toki itxi eta elitistak alde batera utziz kontzertuak kalean ospatuaz, euria egin edo ez, Cindy Lauperren kontzertuan ikusi dezakegun bezala, sekulako euri jasa eta are giro hobea!”, dio zuzendariak.