Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Aita-alaba mundutik at
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINE-AZTARNAK
Aita-alaba mundutik at
ZUZENDARI BERRIAK - GRANNY´S DANCING ON THE TABLE
Ostirala, 2015(e)ko irailak 25

Gaur egungo krisiaren eraginez finantzatzeko zailtasunak areagotu egin direla dakiguna da. Alegia, gero eta zailagoa dela film bat ekoiztea. Bestalde, filmatzeko grinak, han eta hemen, betikoak dira, azken teknologiek emandako erraztasunengatik gehiagotu ez badira behintzat. Mugikorrek kamera dute eta edonork filma dezake, erraz gainera. Pantaila handirako ekoizpenak, ordea, oso garesti daude.Horregatik, zinemagileek formula berriak asmatu behar izan dituzte, ekoizteko modu berriak sortu.

Bada Hanna Sköld (Nasty Old People, 2009) suediarraren eskutik datorkigun zinta bitxi eta ausart honek modan dagoen crowdfounding deituriko bidea erabili du egitasmoa aurrera atera ahal izateko. Hain juxtu, amaierako kredituak ikusita, erehala jabetuko gara ia mila lagun anonimoek parte hartu dutela finantzaketan.

Oso osagarri gutxi behar dituen istorio aske bat kontatzen du: berez, bi pertsonaia besterik ez film osoan zehar, hau da gizartetik urrun, estu eta isolatuta bizi diren aita-alaba.

Aitak Eini kanpoko arriskuetatik babestu nahi du eta ez dio etxetik urruntzen utziko. Neskak alde egin nahi duela susmatzen hasten denean, sexualitatea eta heldutasuna arriskutsuak direla ustearaziko dio aitak. Oso harreman hotza dute, zakarra eta batzuetan bortitza ere.

Irudi errealak animaziozkoekin nahasten dituen drama triste eta itogarri samarra da, surrealismo kutsu batez apaindua batik bat Einiren irudimenetik sortutako eszena animatuak erakusterakoan. Begirada goibeleko neskak, amonaren bizitza ipuin baten modura kontatuko digu, animaziozko panpinen bitartez.

ANE MUÑOZ

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones