tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > 'Truman' eta 'El Rey de la Habana' garaile Gaudí sarietan
'Truman' eta 'El Rey de la Habana' garaile Gaudí sarietan
Astelehena, 2016(e)ko otsailak 1

Atzo jakinarazi zituen L’Acadèmia del Cinema Català delakoak bere VIII. edizioko saridunen izenak. Zinemaldiaren azken edizioan Sail Ofizialean lehiatu ziren bi film, Cesc Gay zuzendariaren Truman eta Agustí Villarongaren El Rey de la Habana, izan ziren edizio honetako garaile handiak.

Truman filmeko Ricardo Darin eta Javier Cámara aktoreek gizonezko interpretazio onenaren saria irabazi zuten ex aequo Zinemaldiaren 63. edizioan, eta film hori bera izan zen bart banaturiko Gaudí sarietan haietako gehien eskuratu zituena. Guztira sei sari honako kategoria hauetan: katalana ez den hizkuntzan eginiko film onena, zuzendari onena, gidoi onena (Cesc Gay eta Tomàs Aragay), gizonezko protagonista onena (Ricardo Darin), bigarren mailako gizonezko aktore onena (Javier Cámara) eta bigarren mailako emakumezko aktore onena (Dolores Fonzi).

Zinemaldian Yordanka Ariosa aktorearen lanagatik emakumezko interpretazio onenaren saria irabazi zuen El Rey de la Habana filmak honako sari hauek irabazi zituen bart: argazkilaritza onenarena (Josep Maria Civit), muntaia onenarena (Raúl Román), musika original onenarena (Joan Valent) eta jantzigintza onenarena (María Gil eta Sonia Segura).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea