tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Argentinako, Brasilgo eta Txileko sei film aurkeztuko ditu Zinema Eraikitzen 29 sailak
Argentinako, Brasilgo eta Txileko sei film aurkeztuko ditu Zinema Eraikitzen 29 sailak
Toulouseko edizioa 2016ko martxoaren 17an eta 18an izango da
Asteazkena, 2016(e)ko martxoaren 9

Zinema Eraikitzen Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da, eta filmok amaitzen eta nazioartean zabaltzen laguntzen du. Donostia Zinemaldiak eta Cinelatino, Recontres de Toulouse zinema-jaialdiak antolatzen dute Zinema Eraikitzen, eta Latinoamerikako eta Europako zinemagintzako profesionalen topaketa, elkarrizketa eta interakzioa bilatzen ditu, zinemagile independenteen aniztasuna eta talentua bultzatuta.

Aurtengo Zinema Eraikitzen 29 sailean 17 herrialdetako 182 filmek eman dute izena. Toulouse eta Donostiako hautaketa-batzordeak sei film aukeratu ditu: A Cidade do Futuro, Cláudio Marques eta Marília Hughes (Brasil); El Cristo Ciego, Christopher Murray (Txile - Frantzia); Don’t Swallow My Heart, Alligator Girl!, Felipe Bragança (Brasil - Frantzia - Herbehereak); El Invierno, Emiliano Torres (Argentina - Frantzia); Los Niños, Maite Alberdi (Txile - Frantzia - Herbehereak) eta Rey, Niles Atallah (Txile - Frantzia - Alemania - Herbehereak - Qatar). Azken film horren zuzendariak Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen Lucía lanarekin.

 

A Cidade do Futuro / The City of the Future
Cláudio Marques, Marília Hughes  (Brasil)

Milak 19 urte ditu, antzerki-irakaslea da eta haurdun dago. Gilmar 27 urteko historia-irakaslea da, eta harreman bat du 19 urteko Igor behizainarekin. Hiruren artean familia bitxi samarra osatuko dute. Filmak hiru gazteok Bahia estatutako lur idorretan dagoen Serra do Ramalho hirixkan daramaten bizimodua kontatzen du. Inguru horretako gizarteak beren istorio bitxiarekin duen erreakzioa ere ikusiko dugu.


El Cristo ciego / The Blind Christ
Christopher Murray  (Txile - Frantzia)

Michael (30) mekanikariak kontatzen du Jainkoaren errebelazio bat bizi izan duela desertuan. Baina bere herrikoek ez diote ezertxo ere sinetsiko, eta zorotzat hartuko dute. Arratsalde batean, txikitako lagun batek urruneko herri batean istripua izan duela jakingo du. Michaelek guztia bertan behera utzi eta oinutsik lagunaren bila abiatzea erabakiko du, hura mirakulu baten bidez sendatzeko. Haren ibilerek atentzioa emango diete meategietan esplotatutako eta drogetan eroritako pertsonei; Txileko basamortuko errealitate gorria arintzeko gauza den Kristo bat bezala ikusiko dute.


Don't Swallow My Heart, Alligator Girl!
Felipe Bragança  (Brasil - Frantzia - Herbehereak)

Joca 13 urteko mutil brasildarra da eta neska indigena paraguaitar batekin maiteminduta dago, bi herrialdeon arteko mugan. Bere maitasun-istorioaren alde borrokan egiteko bere anaia nagusi Fernando behizain motoziklistaren sekretuei egin beharko die aurre.


El Invierno / The Winter
Emiliano Torres  (Argentina - Frantzia)

Patagoniako estantzia bateko kapataz zaharra lanetik bota dute. Haren tokian, peoi gazteago bat ipiniko dute. Bietako inorentzat ez da izango samurra aldaketa. Bakoitzak bere moduan egin beharko dio aurre datorren neguari. Opera prima.


Los niños
Maite Alberdi  (Txile - Frantzia - Herbehereak)

Down sindromedun lagun talde batek ia 40 urte darama ikastetxe berera joaten, eta ez daukate ikasle izaten segitzeko gogorik. Guraso gehienak hilda dauzkate, eta haietako inortxok ere ez zuen pentsatzen hil ostean seme-alabek bizirik jarraituko zutenik. Seme-alabek beti pentsatu izan zuten, gurasoak hildakoan, debekatzen zieten guztia egin ahalko zutela: euren kontura bizi, sexu-harremanak izan, ezkondu, guraso bihurtu eta benetako lanpostuak bete. Baina gauzak ez zaizkie aldatu batere, eta 10 urte balituzte bezala bizitzeak eragindako frustrazioari aurre egin beharko diote, nahiz eta 50 eduki.


Rey
Niles Atallah  (Txile - Frantzia - Alemania - Herbehereak - Qatar)

Abokatu frantziar batek 1860an Patagoniako Errege izateko ametsa zuen. Eta halaxe gertatu zen, gertatu ere. Hala dirudi, behintzat. Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen, aurreko Lucía lanarekin.


Sariak

Zinema Eraikitzen saileko 29. edizioan honako sari hauek banatuko dira:

ZINEMA ERAIKITZEN SARIA TOULOUSE
Enpresa laguntzaileek postprodukzio-zerbitzuak eskainiko dituzte, baita saritutako filmaren postprodukzio-lanak egiteko beka bat ere.

Toulouseko Zinema Eraikitzen saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak emango du:

CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), CNC (Centre National du Cinéma et de l’Image Animée), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari,
Titra TV.

CINE + ERAIKITZEN SARI BEREZIACINÉ 
+
kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000 €-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatuko duen etxeari emango zaio.

EUROPAKO BANATZAILEEN ETA EXHIBITZAILEEN SARIA
Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE elkarteak (Confédération Internationale des Cinemas d’Art et d’Essai) filma sustatuko dute.

Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.


Zinema Eraikitzen sailak honako erakunde eta enpresa hauen babesa dauka: Programa Ibermedia, Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión, eta honakoen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Maison Universitaire Franco-Mexicaine, Ministère des Affaires Étrangères, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.

Harremanetarako

Ondorengoen babesarekin    

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea