tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiaren kartel-lehiaketaren finalistak
Donostia Zinemaldiaren kartel-lehiaketaren finalistak
Herritarren bozketa bukatuta, sail bakoitzeko finalistak nortzuk diren jakinarazi da
Irabazleak maiatzaren 5ean jakinaraziko dira
Osteguna, 2016(e)ko martxoaren 17

Gaur Donostia Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko online lehiaketaren behin betiko finalistak ezagutarazi dira.

Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa

Martxoaren 1etik, jarraian adierazitako sailetarako aurkeztutako 1.692 karteletatik gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.

Herritarren bozketa honen bitartez (72619 boto jaso dira 6257 erabiltzailerengandik), sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.

Kartel irabazleak maiatzaren 5ean egingo den prentsaurreko batean ezagutaraziko dira, eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira. Egun honetan bertan, kartel ofiziala ere ezagutaraziko da, berau parte hartzera gonbidatutako 10 diseinu estudioek eginiko proposamenen artean aukeratua izan da.

Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa maiatzaren 10ean egingo da.

Informazio gehiago eta lehiaketaren jarraipena, hemen: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea