tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Ikusmira Berriak programaren adituen batzordea berretsi da
Ikusmira Berriak programaren adituen batzordea berretsi da
Paz Lázarok berriz hartuko du parte adituen batzordean, aurten, Sergio Oksmanekin eta Ada Solomonekin.
Proiektuen garapenerako deialdiak irekita jarraitzen du apirilaren 1era arte.
Asteazkena, 2016(e)ko martxoaren 23

Pasa den otsailean IKUSMIRA BERRIAK, berrikuntza eta esperimentazioa – lengoaia zinematografikoan edo ekoizpen moduetan - bilatzen duten ikus-entzunezko lanei laguntza emateko asmoz sortu den erakunde arteko ekimenaren bigarren edizioren izen emate prozesua ireki zen.

Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak eta Donostia 2016 Fundazioak antolatutako programa da, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kolaboratuz. Ikusmira Berriak proiektuaren barruan erakusketa, heziketa eta ekoizpena sartzen dira, hautatutako proiektuak amaitu arte eta hauek Donostiako Zinemaldian aurkeztu arte.

Aukeratutako proiektuak pitching saioetan aurkeztuko dira Donostia Zinemaldian zehar nazioarteko ekoizpen – etxe eta salmenta – agenteen aurrean. Guzti hau koprodukzio akordioak lortzeko helburuarekin eta proiektuen erakusketa eta nazioartekotzean laguntzeko helburuarekin.

ADITUEN BATZORDEA

Hiru erakunde partehartzaileek adituen batzordea osatuko duten kideak izendatu dituzte iada: Paz Lázaro Berlingo Zinemaldiko Panorama saileko programazioaren zuzendaria; Ada Solomon, errumaniarra, zinema-ekoizlea eta HiFilm Productions ekoizpen-etxearen sortzailea, eta Sergio Oksman brasildarra, zinema-zuzendaria (Goodbye America, Una historia para los Modlin, O Futebol) eta Dok Films ekoizpen-etxeko zuzendaria.

Nazioarteko hiru profesional hauek izango dira IKUSMIRA BERRIAK egonaldi-programa hasiko duten lehen lau proiektuak aukeratzeko arduradunak. Honez gain, aditu-batzordeak proiektuak laguntzeko eta aholkatzeko ardura izango du, eta kanpoko beste gonbidatu profesional batzuekin batera, jarduera programa osatuko dute fomakuntza fasean.

Paz Lázaro

Jatorriz espainiarra, Alemanian bizi da. 2006az geroztik Berlingo Zinemaldiko Panorama saileko programazioaren zuzendaria da eta 2007az geroztik sail ofizialeko lehiaketarako zinta aukeraketaz arduratzen den batzordearen kidea. 2012az geroztik European Film Academy, EFA-ko aukeraketa batzordeko kidea ere bada.

Urteak daramatza ekoizpen zinematografikoan lan egiten, Nómadas (Espaina, 2000), Cosa de brujas (Espainia, 2002), Sobre el arco iris (Espainia, 2003) filmak edo Fallen Angel: Gram Parsons (Alemania, 2004) dokumentala eta Constanza Macras‚ Dorky Park Company (No Wonder, Sure) antzerki lanak ekoiztu ditu besteak beste.

The Match Factory-n lan egin du erosketa-aholkulari bezala, Joachim Trier-en Oslo August 31st, Jaime Rosales-en Sueño y silencio, Yorgos Lanthimos-en Alps, Milagros Mumenthaler-en Abrir Puertas y Ventanas eta Athina Rachel Tsangari-ren, Miranda July-ren edo Cesc Gay-ren gidoiak, bezalako proiektuekin. Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales (ICAA) erakundeko kide da eta hainbat programa komisariatu ditu, tartean Spanish Film Club.

Sergio Oksman

Sergio Oksman brasildarrak Kazetaritza ikasi zuen Sao Paulon, eta, ondoren, Zinema ikasketak egin zituen New Yorken. Madrilen bizi da, eta, errealizadore eta irakasle gisa egiten du lan. Oksmanen ibilbidea zinema dokumentalari lotuta dago: Elías Querejetak sei dokumental ekoitzi zizkion. Dok Films ekoizpen-etxeko zuzendaria da 2000. urtetik.

Zuzendu dituen lanen artean honakoak nabarmentzen dira: La Esteticién (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the other (2009) eta A story of the Modlins (2012). Azken lan horrekin, film labur dokumental onenaren Goya saria eskuratu zuen 2013an. Brasildarraren lanak nazioarteko ehunka jaialditan eman dituzte, besteak beste, Sundancen, New Yorken eta Donostia Zinemaldian, eta sari ugari jaso dituzte.

Oksmanen azken lanak, O Futebol (2015) film luzeak, Locarnoko Zinemaldiko Concorso Internazionale sailean parte hartu zuen.

Ada Solomon

Bukaresten jaio zen 1968an, eta, nerabezaroan aktore izatearekin amets egiten zuen arren, Ingurumen Ingeniaritza ikasi zuen, ingeniari gisa lan egitera inoiz iritsi ez bazen ere. Berlingo Harresiaren erorketak bizitzaren ikuspegia aldatu zion. Publizitatearen lan egin zuen, eta 90eko hamarkadako Errumaniako kapitalismo basatian aukera berriak bilatu zituen. 1993an, ekoizpenaren mundura egin zuen salto, Domino Films etxeko ekoizpen buru eta ekoizle exekutibo gisa. Errumaniako eta nazioarteko hainbat ekoizpenetan figura handiekin lan egiteko aukera izan zuen, Charlotte Rampling, Quincy Jones, Jeremy Irons, Fanny Ardant eta Franco Zeffirellirekin kasu.

2004an, Hi Film ekoizpen-etxe zinematografikoa sortu zuen Avi Karpick kidearekin batera.
Ordutik, 30 film baino gehiago produzitu eta koproduzitu ditu, eta 150 sari baino gehiago eskuratu ditu Sundanceko, Berlineko, Canneseko, Locarnoko, Sarajevoko eta tankerako zinema-jaialdietan. Europako hamabost herrialde baino gehiagorekin egin ditu koprodukzioak eta ekoitzi dituen filmak munduko 50 herrialde baino gehiagotara saldu ditu.

Ekoizle gisa izan dituen azken lorpenen artean aipa daitezke Calin Natzer zuzendariaren Child’s Pose filmaren Urrezko Hartza, Radu Judek Aferim! filmarekin jaso zuen zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza eta 2013ko Europako Zinemaren Sarietan Europako koprodukzioen garapenari egindako ekarpenagatik eman zioten Eurimages Award saria.

Errumaniako zinema berriko figura garrantzitsuenekin egin du lan, besteak beste, Cristian Nemescu, Radu Jude, Razvan Radulescu, Adrian Sitaru eta Alexandru Solomonekin eta hainbat zuzendariren (Paul Negoescu, Cristi Idtime edota Ivana Mladenovic) lehen lanak ekoitzi ditu.

Horrez gain, Bukaresteko NextT Int’l Film Festival jaialdiko sustatzailea, EAVE sareko koordinatzailea, Errumaniako Dantza Garaikideko Zentroko aholkularia, National Cultural Fund elkarteko batzordeko kidea eta Europako Film Akademiako batzordeko kidea da.

DEIALDIA

IKUSMIRA BERRIAK-ek lau egonaldi eskainiko ditu. Proiektu honetan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman eta euren proiektua aurkezteko epea izango dute 2016ko apirilaren 1era arte. www.ikusmiraberriak.eu webgunean.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea