tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Zabalik dago V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Deialdia
Zabalik dago V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Deialdia
2016eko irailak 19, 20 eta 21
Proiektuak inskribatzeko azken eguna: ekainaren 15a
Osteguna, 2016(e)ko apirilaren 14

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa bi herriotako zinematografien topagune eta erreferentziazko plataforma da. Zinema Eraikitzen 30 ekimenaren egun berberetan egingo da Foroa, eta ikus-entzunezko egitasmo berriak sustatzeko, koprodukzio akordioak bultzatzeko eta profesionalen arteko kooperazioa indartzeko aukera paregabea izango da.

Koprodukzio Foroan Europako zein Latinoamerikako proiektu zinematografikoek har dezakete parte, baldin eta prestatze-bidean badira, gutxienez 60 minutu irauten badute eta finantzaketaren % 20 behintzat bermatuta badaukate. Europako proiektuek berariazko lotura izan behar dute Latinoamerikarekin. Transmedia, crossmedia eta multiplataforma formatu berriekin esperimentatzen duten proiektuak ere aurkez daitezke, betiere film zinematografikoa baldin bada egitasmoaren plataforma nagusietako bat. Era berean, garrantzi berezia emango zaio proiektua nazioarteko foro batean aurkeztu den lehendabiziko aldia izateari.

Hautatutako proiektuen arduradunek mundu osoko partner estrategikoekin, industrialekin eta finantzarioekin elkartzeko aukera izango dute proiektuon finantzaketa osatzeko. 2015ean, guztira 666 profesionalek hartu zuten parte Koprodukzio Foroan.

Aurkeztutako proiektu guztien artean, Zinemaldiak hogei aukeratuko ditu gehienez ere, nazioarteko hiru adituren txostenetan oinarrituta: Andrea Stavenhagen, Manuel Pérez Estremera eta Javier Martín.

Sariak

Proiektu Onenaren Saria eskuratzen duen lanaren ekoizle nagusiak 10.000 euro jasoko ditu.

2016ko berrikuntza bezala, ARTE France Cinemak ARTE International Prize saria banatuko du. Saria 5.000 eurotan datza eta hautatutako proiektuetako bati emango zaio.

Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network sarearekin eta Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) erakundearekin –biak Buenos Airesko Ventana Sur ikus-entzunezkoen merkatuaren antolatzaileak– izenpetutako Forjando Alianzas hitzarmenari esker, Foroan hautatutako proiektuek beren nazioarteko ibilbidea luzatzeko aukera izango dute esandako ekitaldi horietan.

Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesari esker gauzatu da eta Europe Creative MEDIAren laguntza izan du. Ekimena garatzeko honako hauen lankidetza ere izan du: Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network, INCAA (Zinemako eta Ikus-entzunezko Arteen Argentinako Erakundea), ARTE France Cinéma, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterra), EPE (Euskal Produktoreen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Ibermedia programa, LatAm, Europa Creativa Desk Media Euskadi eta Zineuskadi.


Sustatzaileak:

Laguntzaileak:





The Industry Club ondorengoaren babesarekin
 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea