tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiak komunikazioko arduradun bat ekarri du lantaldera
Donostia Zinemaldiak komunikazioko arduradun bat ekarri du lantaldera
Ruth Pérez de Anucita, Donostia Zinemaldiaren komunikazioko arduradun berria
Ostirala, 2016(e)ko apirilaren 22

Donostia Zinemaldiak kide berri bat du lantaldean. Ruth Pérez de Anucita kazetaria Zinemaldiaren komunikazio-arduraduna izango da, lanpostu hori hutsik zenbait urtez egon ondoren. Komunikazio Sailak Koro Santestebanek eta Gemma Beltranek koordinatzen dituzten Espainiako eta atzerriko prentsa barne hartzen ditu.

Joan den azaroan deitu zuen hautaketa-prozesua Zinemaldiak, eta 118 lagun aurkeztu ziren. Curriculumean oinarritutako hasierako aukeraketaren ondoren, Zinemaldiaren zuzendariak eta Zuzendaritza Batzordeko bi kidek hamalau profesional elkarrizketatu zituzten. Ondoren, lau hautagaik euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ahozko eta idatzizko azterketak egin zituzten.

Azkenean, Zinemaldiak Ruth Pérez de Anucita hautatu du, egiaztatu baitu lanpostu horri dagozkion zereginak betetzeko gai izango dela, komunikazioaren arloan eta proiektuak eta pertsonak kudeatzeko ardura handiko postuetan lortu duen eskarmentuari esker. Besteak beste, honako egiteko hauek izango ditu: Zinemaldiaren komunikazio-estrategia diseinatzen eta ezartzen parte hartzea, prentsa-oharrak eta jakinarazpenak idaztea eta argitalpenen edukia gainbegiratzea.

Ruth Pérez de Anucita (Errenteria, 1979) Kazetaritzan lizentziatu zen, Nafarroako Unibertsitatean. Hamar urte baino gehiago eman ditu hainbat hedabideetan lanean, El Mundo, Deia, Diario de Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan kasu. Azken horretan, kulturari buruzko atalaren arduradun izan zen, eta zazpi urtez Zinemaldiari buruzko informazioa emateaz arduratu zen. Halaber, Zinemaldiko aldizkaria idazten lan egin du. Lanpostu honetan hasi aurretik, Europako Kultur Hiriburutzaren Donostia 2016 Fundazioko kultura-egitarauaren zuzendariaren alboko zen.

 
Ruth Pérez de Anucita, Donostia Zinemaldiaren komunikazioko arduradun berria
Ruth Pérez de Anucita, Donostia Zinemaldiaren komunikazioko arduradun berria

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea