tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa Tabakaleran irailaren 20tik 23ra izango da, Donostia Zinemaldiaren 64. edizioaren barruan
Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa Tabakaleran irailaren 20tik 23ra izango da, Donostia Zinemaldiaren 64. edizioaren barruan
Ostirala, 2016(e)ko uztailaren 29

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa antolatuko dute aurten ere. Deialdi honen helburua mundu osoko zinema eskoletako ikasleen lanak ezagutaraztea da. Hamabostgarren Topaketa honen lehen aukeraketan 38 herrialdetako, 112 eskolatako, 229 film laburrek parte hartu dute: AEB, Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Bosnia eta Herzegovina, Brasil, Costa Rica, Ekuador, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Espainia, Frantzia, Georgia, Guatemala, Herbehereak, Hungaria, India, Iran, Israel, Italia, Kanada, Kolonbia, Kroazia, Kuba, Lituania, Malaysia, Mexiko, Norvegia, Polonia, Serbia, Singapur, Suitza, Txile, Txina, Uruguai eta Venezuela. Aurreko urteekin alderatuz kopuruak nabarmen igo dira: eskolen partaidetzak %25 egin du gora (2015ean 89 zeuden eta 2016an 112 izango dira) eta %18 laburmetrai gehiago aurkeztu dira (193tik 229ra).

Topaketa Tabakaleran izango da, irailaren 20tik 23ra. Aukeratutako film laburrak publikoari eta Zinemaldiaren gonbidatuei irekitako saioetan aurkeztuko dira.

 

Film Laburrak eta Aukeratutako Eskolak


24° 51’ Latitud Norte / 24° 51' North Latitude
Carlos Lenin Treviño  (Mexiko)
Escuela Nacional de Artes Cinematográficas (Mexiko)

Hamaika urtez kanpoan izan ostean, Ernesto bere haurtzaroko herrira itzuliko da eta han berriz aurkituko ditu txikitako lagunak. Herriko istorioak eta iraganeko oroitzapen lausoak tartean, ahaztutzat zuen leku eta iragan bati lotuta dagoela aurkituko du Ernestok.


A Nice Place To Leave
Maya Connors  (Alemania - AEB)
HFBK-Academy of Fine Arts Hamburg (Alemania)

Mehatxuaren eta lasaibidearen eszenaratze sozialera bidaia; zeta-harrek grabatutako oroigarriak. 1940/50eko AEBko artxibo-irudi osatu gabeak eta gaur egungo Hanburgoko (Alemania) irudi asoziatiboak, elkarren ondoan.


A quien corresponda / To Whom It May Concern
Valeria Fernández  (Argentina)
Universidad del Cine (Argentina)

Memento jakin baten kontakizuna, irakurri nahi duen orori zuzendutako eskutitza. A quien corresponda filmak zuzendariaren amaren heriotzaren unea kontatzen du.


Adaptacja / Adaptation
Bartosz Kruhlik  (Polonia)
The Polish National Film, Television and Theatre School in Lodz (Polonia)

Egokitzapen: 1. Organismo baten egituran edo funtzioan izandako aldaketa oro, bizirauteko gaitasuna hobetzen duena. 2. Aldaketa-prozesu bat, organismoa ingurunera hobeto moldatzeko eta kanpo-estresari aurre hobeto egiteko eraldatzen duena.


Celebració / Celebration
Pau Cruanyes Garrell, Gerard Vidal Barrena  (Espainia)
Universitat Pompeu Fabra (Espainia)

Emaztegai bat hara eta hona dabil noraezean bere ezteietan; bertaratutakoek gonbidatuetako bat balitz bezala tratatzen dute. Giro surrealista horretan, aita du euskarri bakarra, harreman bitxi batek lotzen baititu biak.


© dffb
Étage X / Floor X
Francy Fabritz  (Alemania)
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin - DFFB (Alemania)

Bi emakume adinduk ustekabean topo egingo dute saltoki handi bateko igogailu batean; igogailua trabatuta geratuko da, eta bi emakumeak mugara eramango, eta inprobisatzera behartuko ditu.


Evyona / Jouissance
Segev Shaw  (Israel)
Beit Berl College Faculty of Arts - Film Department (Israel)

Izaten ari garela, izateak ez daki denboraz. Jessica, Israel bisitatzen ari den frantziar-israeldar bat, izate bila dabil, Jouissance bila.


Gabber Lover
Anna Cazenave-Cambet  (Frantzia)
La Fémis (Frantzia)

2000ko hamarkada, Nérac. Laurie eta Mila (13) basoan dantzan ari dira, laku batetik hurbil. Milak Laurie maite du eta esan egin nahi dio.


Grad / The City (Hiria)
Masa Sarovic  (Serbia)
Faculty of Dramatic Arts (Serbia)

Dunja eta mutil-laguna Belgradora iritsiko dira. Mutilak instant batez bakarrik utziko du; bertako norbait agertuko da orduan, lagunkoiegia, eta uko egingo dio Dunja bakarrik uzteari.


Kupranugaris / The Camel
Laurynas Bareisa  (Lituania)
Lithuanian Academy of Music and Theatre (LMTA) (Lituania)

Herriko zooan gamelu bat hil da. Paulius eta Indre zaindariek aurkituko dute, eta hildako animaliaz libratzen saiatuko dira, baina haiek uste baino askoz ere zailagoa izango da.


Mariâ / Mary
Grigory Kolomytsev  (Errusia)
The Gerasimov Institute of Cinematography (VGIK) (Errusia)

Bere semea desagertu eta urtebetera, amak semea Ingushetian (Kaukaso) dagoela jakingo du.


O noapte în Tokoriki / A night in Tokoriki
Roxana Stroe  (Rumania)
National University of Drama and Film Bucharest (Errumania)

"Tokoriki" izeneko gau-klub inprobisatu batean herri osoa ari da Geaninaren 18. urtebetetzea ospatzen. Mutil-lagunak eta Alin-ek opari erabat harrigarria egingo diote, inork inoiz ahaztuko ez duen opari bat.


Sweet Maddie Stone
Brady Hood  (Erresuma Batua)
National Film and Television School (Erresuma Batua)

Maddie Stonek hamabost urte ditu eta eskolako jolastokian bera da nagusi, bere abizenari esker. Bere aita ezaguna atxilotu dutela jakiten duenean, fidantzako dirua lortu behar du. Eta salbatu nahi duen gizona baino maltzurrago bihurtu lezake horrek.


Take Away
Geórg Cantos  (Espainia)
ECAM - Escuela de Cinematografía y del Audiovisual de la Comunidad de Madrid (Espainia)

Burger King bat, gaueko ordu txikietan. Bost lagun, urdaila uzkurtuta. Hogeita zazpi whopper, eramateko. 


Umpire
Leonardo van Dijl  (Belgika)
LUCA School of Arts (Belgika)

Bere entrenatzaile Jeremy galdeketa egiteko atxilotu dutela jakiteak gero eta desesperazio handiagoan murgilduko du Axelle etorkizun handiko tenis-jokalari gaztea.

 

SARIAK

Film irabazlea zein den erabakitzeko epaimahai bat osatuko da parte hartzen duten eskoletako ikasleekin. Zinemaren alorreko pertsona ospetsu baten laguntza izango du talde horrek. Guztien artean Panavision Saria nork irabaziko duen erabakiko dute. Irabazleak bi sariren artean aukeratu beharko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lenteen lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko.

Bestalde, euskal zentroetako ikasleek eratutako epaimahai batek, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta, 5.000 euroz dohatuta dagoen Orona Saria banatuko du Topaketan parte hartzen duen film labur berritzaileenari. Saria film laburraren zuzendariari emango zaio.

Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren antolatzaileak Donostia Zinemaldia eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa dira; Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburu proiektuarekin elkarlanean. Ekimen horrek ikus-entzunezkoen sorkuntza etengabe babestea du helburu, Donostia formatu txikiko edo ertaineko ekoizpenaren arloko erreferentzia izan dadin Europa osoan.


Laguntzaileak:




Jardueraren sustatzailea:



Laguntzaileak:
Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea