tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Adrián Biniez, Alexandra Latishev, Álvaro Aponte-Centeno, Gustavo Rondón, Jaime Osorio eta Santiago Esteves-en sei film aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen sailaren 30. edizioan
Adrián Biniez, Alexandra Latishev, Álvaro Aponte-Centeno, Gustavo Rondón, Jaime Osorio eta Santiago Esteves-en sei film aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen sailaren 30. edizioan
Zinema Eraikitzen 30 irailaren 19, 20 eta 21ean egingo da
Osteguna, 2016(e)ko abuztuaren 18

Sei film aukeratu dira Zinema Eraikitzen sailaren 30. ediziorako, 23 herrialdeetako 121 film artean. Honako hauek izan dira hautatuak: Álvaro Aponte-Centenoren El silencio del viento (Puerto Rico - Dominikar Errepublika - Frantzia), Santiago Estevesen La educación del Rey (Argentina), Gustavo Rondón Córdovaren La familia (Venezuela - Txile - Norvegia), Adrián Biniezen Las olas (Uruguai - Argentina), Alexandra Latisheven Medea (Costa Rica - Txile) eta Jaime Osorio Marquezen Un gran dragón (Kolonbia).

Beren filma Zinema Eraikitzen sailean aurkeztuko duten zenbait zuzendarik jada parte hartu dute Zinemaldian aurrez; adibidez, Adrián Biniez Horizontes Sailean izan zen Gigante filmarekin eta Álvaro Aponte-Centenok El silencio del viento aurkeztu zuen (lehenago Noli zena, Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroko Ibermedia Proiektua). Gainerakoak, berriz, lehenbiziko aldiz izango dira Donostian.

Zinema Eraikitzen saila erreferentziako topagune da Latinoamerikako ikus-entzunezko industriarentzat. Donostian iazko Zinema Eraikitzen sailean aurkeztutako lau film ikusiko dira aurten Horizontes Latinos sailean, nazioarteko zinema-jaialdietan ibilbidea egin ondoren. Hala gertatu da, adibidez, Pepa San Martínen Rara filmarekin: Berlineko zinema-jaialdiko Generation sailean parte hartu, eta Nazioarteko Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen Generation Kplus lehiaketan. Baita Alejandro Fernández Almendrasen Aquí no ha pasado nada filmarekin ere: Dramatic Competition World Cinemarako hautatu zuten Sundanceko zinema-jaialdian, Panorama sailerako Berlinalen, eta FIPRESCI Sariaren irabazle izan zen Indietako Cartagenako zinema-jaialdian. Halaber, Horizontes Latinos sailean lehiatuko dira Rober Calzadillaren El Amparo (lehenago Sobrevivientes zena) eta Industriaren Zinema Eraikitzen Sariaren iazko irabazlea, Eliane Cafféren Era O Hotel Cambridge. Biek ala biek munduko estreinaldia izango dute Donostian.

Horrez gain, Christopher Murray-ren El Cristo ciego (Zinema Eraikitzen 29, Toulouse) Urrezko Lehoia lortzeko lehiatuko da Veneziako zinema-jaialdian; ondoren, Horizontes Latinos sailean proiektatuko da Donostian.

 

El silencio del viento / Silence of the Wind
Álvaro Aponte-Centeno  (Puerto Rico - Dominikar Errepublika - Frantzia)

El silencio del viento bere arrebaren heriotzari aurre egiten saiatuko den gizon baten istorioa da; ezingo du, ordea, negozio ilegal batean lanean jarraitu beharko baitu, Dominikar Errepublikatik Puerto Ricora etorkin papergabeak ekartzen.


La educación del Rey / Rey's education
Santiago Esteves  (Argentina)

Reynaldo "Rey" nerabea ihesi doa, lehenbizikoz delitu bat egin ondoren. Hala, Carlos Vargas segurtasun-guardia erretiratuaren patioan eroriko da. Erori eta gero, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dituen kalteak konpontzen baditu, Carlosek ez du poliziara eramango. Ordutik aurrera, guardia zaharrak nerabeari irakatsitako lezioek elkarren arteko harremanari emango diote bide, subirano baten prestakuntzari buruzko kondairen moduan. Akordio hori hausten hasiko da, ordea; izan ere, Reynaldok parte hartu duen lapurretako hari-mutur askeak inguruan estutzen hasiko zaizkie.


La familia / The Family
Gustavo Rondón Córdova  (Venezuela - Txile - Norvegia)

Andrés (35) eta haren semea, Pedro (12), Caracaseko langile-auzo batean bizi dira, elkar ikusi gabe ia-ia. Andrések bere lanekin betetzen du bere denbora; bien bitartean, Pedro kaleetan dabil, lagunekin jolasten eta inguruan duen giro bortitzetik ikasten. Pilota partida batean, Pedro mutiko batekin borrokatuko da. Horren berri izatean, mendekatuko diren susmoa izango du Andrések eta etxetik alde egitea erabakiko du, babes bila. Egoera horrek agerian utziko du bere seme nerabea kontrolatu ezin duen aita; aldi berean, ordea, nahigabe elkar hurbilduko ditu, inoiz lehenago ez bezala.


Las olas / The Waves
Adrián Biniez  (Uruguai - Argentina)

Alfonso (38) nekeak jota aterako da lanetik; hondartzara joan, eta itsasoan murgilduko da. Burua ateratzean beste hondartza batean izango da, beste garai batean. Gurasoak zain ditu, ur-bazterretik deika. Alfontsok bere gorputz heldutik ikusi eta ulertuko du guztia, 11 urteko haur bat bezala tratatuko badute ere. Hortxe hasiko da fantasiazko bidaia hau, bere bizitzako opor desberdinetan barrena. Egoerak ordena kronologikorik gabe gertatuko dira, bata bestearen atzetik, eta intimitatezko doinuan eta nostalgia barregarriz etengo dituzte hark izandako bizipenak: bere neska-lagunekin, gaztetako eta haurretako lagunekin, alabarekin eta bakardadean.


Medea
Alexandra Latishev Salazar  (Costa Rica - Txile)

María José 25 urteko neska bat da. Haren bizitza unibertsitate-klaseen monotoniaren, guraso betiere urrunduen eta bere zein besteen mugak esploratzeko aukera ematen dioten zenbait espazio alternatiboren artean igarotzen da. Egun batean Javier ezagutuko du, oso gustuko duen mutil bat, eta harekin harreman bat izaten saiatuko da, baina bere jokabidea errotik aldatzen hasiko da. María José haurdunaldiaren etapa aurreratuan dago, eta inork ez daki ezer.


Un gran dragón / A Great Dragon
Jaime Osorio Marquez  (Kolonbia)

Markos parkezain lotsatiak isolamenduan lortutako oreka hauskorra kolapsatzen ikusiko du; izan ere, biologo pare bat iritsiko zaio, hainbat hegaztiren heriotza arraroa ikertzera. Bikoteak irudikatzen duen normaltasunaren irrikak eta inbidiak, pixkanaka, berak kontrolatu nahi zuen munstroa esnatuko dute Markosengan: bere aurpegia, hankak eta besoak ez dira bereak, eta etsipena kontrolaezin bihurtzen joan ahala, mutilazioan aurkituko du irtenbide bakarra.

Sariak:

Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek beren gain hartuko dute film baten postprodukzioa, ingelesezko azpitituluak dituen DCP bat eta Espainiako banaketa barne.

 

CACI/Ibermedia TV Zinema Eraikitzen Saria, Industriaren Zinema Eraikitzen Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du, Ibermedia Programaren bitartez. Saria, hain zuzen, filma telebistan zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 25.000 USDren balioagatik (fikzioko film luzea) edo 15.000 USDrengatik (dokumentala).

Zinema Eraikitzen Latinoamerikako zinemagintza laguntzeko programa bat da; urtean bitan egiten da deialdia, eta Donostiako Zinemaldian eta Toulouseko Cinélatino, Rencontres zinema-jaialdian gauzatzen da.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia (CACI), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network - Festival de Cannes, Région Occitanie - Pyrénées Méditerranée, Signis eta TitraFilm.




The Industry Club ondorengoaren babesarekin
Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea