tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Baltikoko koprodukzio bat eta Herbeheretako film bat gehitu dira Zuzendari Berriak saileko aukerara
Baltikoko koprodukzio bat eta Herbeheretako film bat gehitu dira Zuzendari Berriak saileko aukerara
Hamasei zinemagile lehiatuko dira Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko
Osteguna, 2016(e)ko abuztuaren 25

Beste bi film aukeratu dira Zuzendari Berriak saila osatzeko. Horrenbestez, mundu osoko zinemagileen hamasei lehen edo bigarren lan bildu dira sail honetan.

Martijn Maria Smits-ek (Breda, Herbehereak, 1980) bere bigarren film luzea aurkeztuko du: Waldstille. Filmean, protagonista bere sorlekura itzuliko da, bere neska hil zuen istripua eragiteagatik espetxean denboraldi bat eman ostean. Jaioterrian haren aita-amaginarrebak bizi dira, eta beraiek dute protagonistaren alabaren zaintza.

Smitsek Herbeheretako Zinema Akademian ikasi bitartean egindako Otzenrath film laburrak hainbat sari irabazi zituen. Ondorioz, bere lehen film luzea egin ahal izan zuen Smitsek: C’est déjà l’été, Rotterdameko zinema-jaialdirako aukeratua. Herbeheretar zuzendaria Anvers telebista-ekoizpenaren egilea da, halaber; hari esker, Urrezko Fipa lortu zuen Biarritzen drama-kategorian.

Teesklejad / Pretenders Vallo Tomla estoniar zuzendariaren lehen film luzea da. Tomla bere herrialdeko zinemagintzaren esperantza bihurtu da zenbait film labur egin ostean. Teesklejad Estonia, Lituania eta Letoniaren arteko koprodukzio bat da; drama psikologiko bat non bikote bat aztertzen baita, erabaki zail bat hartu ostean.

Bi film horiekin itxi da Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko lehiatuko diren filmen zerrenda. Sail hau Zinemaldiak zinemagintzako talentu berrien alde egindako apustu bat da. Kutxabank-Zuzendari Berriak saria nazioarteko epaimahai batek ematen du eta 50.000 euroko diru-sari bat darama, zuzendariarentzat eta filmaren Espainiako banatzailearentzat. Sail honetako filmak Gazteriaren EROSKI saria irabazteko hautagai dira, halaber; 18tik 25era bitarteko 300 gaztez osatutako epaimahai batek aukeratuko du irabazlea.

 

Teesklejad / Pretenders
Vallo Toomla  (Estonia - Lituania - Letonia)

Erabaki zail bat hartu ostean, Anna eta Juhan aurrera ezin egin dabiltza. Lagun batzuen udako etxera joango dira. Han, ekaitzak ezustean harrapatutako bikote bat hartuko dute etxean. Harremanetako egiei eta ilusioei buruzko drama psikologiko bat da Pretenders.


Waldstille
Martijn Maria Smits  (Herbehereak)

Ben espetxeratu egin dute, berak sorrarazitako auto-istripu batean neska-laguna hil eta gero. Denbora luzea igarota, sorterrira itzuliko da Ben, Waldstille-ra, Holandako hegoaldean, eta han aurre egin beharko die neska-laguna zenaren gurasoei, haiek eskuratu baitzuten alabatxoaren zaintza. Aitona-amonek ez diote utzi nahi Beni neskatoa berriro ikusten. Baina Benek Cindyrekin galdutako denbora berreskuratzeko erabaki irmoa hartu du.

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea