tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiak informazio jarraipen handia izango du EiTBn
Donostia Zinemaldiak informazio jarraipen handia izango du EiTBn
José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren zuzendariak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute
"Buscando a Agirre" dokumentala aurkeztuko du EiTBk, irailaren 20an, elkarrekin ospatuko den Euskal Zinema eta ETBren Galan
ETBk babestutako dozenatik gora ekoizpen eskainiko ditu aurten Zinemaldiak
Asteazkena, 2016(e)ko irailaren 7

EiTBk eta Donostia Zinemaldiak lankidetza hitzarmena berritu dute asteazken honetan, irailak 7, Donostiako Tabakaleran. José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak sinatu dute ituna. Horren ildotik, aurten ere EiTBk Zinemaldiaren berri eman eta jarraipen handia egingo dio taldeko hedabide guztietan.

Irailaren 16tik 24ra bitartean izango den Donostia Zinemaldiaren inguruan xehetasunez berri emateko ahalegin berezia egingo dute ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Gaztean eta eitb.eus-en. Irekiera eta itxiera galak ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dira. Horrez gain, Euskal Zinema eta ETB Gala eta bi Donostia Sariak (Ethan Hawke eta Sigourney Weaver) internet bidez emango dira eta baita telebistaz ere, oraindik katea eta ordua zehaztu gabe badaude ere.

ETBko albistegietan tartea izango du egunero Zinemaldiak. Albistegiek zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta aurkeztuko diren filmen kronikak eskainiko dituzte. Kazetari eta teknikari lantalde zabalak emango du berri bederatzi egunetan. '¡Que Me Estás Contando!', eta 'Ahoz Ahoz' saioek ere Zinemaldiari erreparatuko diote eta 'EiTB Kulturak', denboraldiko bi lehen saioetan, irailaren 15ean eta 22an, aurtengo edizioaren inguruko edukiak izango ditu.

eitb.eus-ek, berriz, gune berezia eskainiko dio eta streaming-ez emango ditu ekitaldi berezienak. Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Gazteak ere ardatz nagusi izango dute Zinemaldia programazioan. Elkarrizketak, erreportajeak, filmen analisiak, eta ekitaldi eta jai guztien kronikak bilduko dituzte albistegi eta eguneroko saioetan.


Buscando a Agirre dokumentalaren estreinaldia, Euskal Zinema eta ETB Galan

Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zenetik 80 urte bete diren honetan, EiTBk bere irudia eta baloreak gogoratzeko ikus-entzunezko proiektua eraman du aurrera. Alde batetik, haren biografiara hurbiltzen gaituen Buscando a Agirre dokumentala ekoiztu du, Francesc Escribanok zuzenduta. Berau, aurten bateratu egin diren Euskal Zinema eta ETB Galan estreinatuko da, irailaren 20an, Patxo Telleriaren Igelak filmarekin batera. Victoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldi honetan, halaber, Zinemira Saria emango zaio Ramon Barea aktore eta errealizadoreari.

Bestetik, Agirre lehendakariak, beste nortasun baten pean ezkutatua, Europan eta Amerikan zehar egin zuen bidaia oinarri hartuta, lau ekoizle gaztek zuzendutako dokumental bana aurkeztuko ditu ETBk egun horretan Principe zine aretoetan: Markak, Hannot Mintegiarena; Iragan gunea Berlin, Maider Oleagarena; Bosgarren solairua, Mikel Ruedarena, eta Paperezko ahotsak-Mugimenduari buruzko saiakera bat, Estibaliz Urresolarena. Bidaian zehar Agirrek egin zituen lau geldialdiek (Gernika, Berlin, New York eta Paris) Lehendakariarentzat izan zuten zeresana aztertu du bakoitzak.


ETBk babestutako ekoizpenak Donostia Zinemaldian

Urtero bezala, Donostia Zinemaldian ikusgai izango diren hainbat ekoizpenek ETBren babesa izan dute.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak bultzatutako Kalebegiak proiektu kolektiboa dugu bat. Donostian filmatutako edo inspiratutako hamabi istoriok osatzen dute berau eta honako 15 egilek hartu dute parte: Julio Medem, Imanol Uribe, Daniel Calparsoro, Gracia Querejeta, Telmo Esnal, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Koldo Almandoz, Borja Cobeaga, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, María Elorza, Maider Fernandez Iriarte, Ekain Irigoien eta Iñaki Camacho. Kalebegiak Antonio Elorza Belodromoan estreinatuko da.

ETBk lagundutako beste ekoizpen batzuk Zinemira sailean aurkeztuko dira: besteak beste, Pelota II (Jørge Leth eta Olatz González), Chillida: Esku huts (Juan Barrero), Acantilado (Helena Taberna), Igelak (Patxo Telleria), Baskavígin. La matanza de los balleneros vascos (Aitor Axpe), El fin de ETA (Justin Webster), GUtik ZUra (Jon Maia) eta arestian aipatutako Agirreri buruzko bi dokumental, Iragan gunea Berlin (Maider Oleaga) eta Bosgarren solairua (Mikel Rueda). Azken sei hauek Irizar Sarirako hautagaiak dira.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea