tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Emma Suárezek, Mireia Gabilondok eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dute Donostia Zinemaldiaren 64. edizioko inaugurazio-gala
Emma Suárezek, Mireia Gabilondok eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dute Donostia Zinemaldiaren 64. edizioko inaugurazio-gala
Asteazkena, 2016(e)ko irailaren 14

Emma Suárez, Mireia Gabilondo eta Cayetana Guillén Cuervo aktoreak arituko dira Donostia Zinemaldiaren 64. edizioa inauguratuko duen gala aurkezten. Irailaren 16an izango da, 21:00etan, Kursaal auditoriumean.

Azken edizioetan bezala, gala Patxi Barco aktore, errealizadore eta gidoilariak zuzenduko du. Hiru led-pantailek girotuko dute ekitaldia, eszenatokian gertatzen denarekin elkarreraginean; adibidez, gala abiaraziko duen dantza-piezarekin. Irudiak Romera ikus-entzunezko edukien enpresak prestatu ditu, 64. edizioko kartel ofiziala inspirazio-iturritzat hartuz –kartela Primo Estudioko Jorge Elóseguik diseinatu du–. Barcoren ustez, aurtengo Zinemaldia «kontakizun diren istorioz betetako» liburu bat da, eta inaugurazio-gala hau libururen «azala» izango da. Xabier Zabalaren «Munduko loreak» konposizioa galako soinu-banda izango da berriz.

Zinemaldiaren babesle eta bidaide den TVEren 60. urteurrenari keinu bat egingo zaio, baita Donostiaren Europako kultur-hiriburutzari ere, bereziki hiriburutzak eta Moriarti Produkzioak (Loreak) elkarrekin ekoitzi duten Kalebegiak film kolektiboari –Zinemaldiaren barruan estreinatuko da, Belodromoan, irailaren 21ean–.

Inaugurazio-galaren amaierari ekin aurretik, epaimahai ofiziala aurkeztuko dute eta horren presidentearen, Bille August zinemagile daniarraren, hitzak entzuteko aukera izango da. Bukatzeko, inaugurazio-filmaren lantaldeak hartuko du parte. Zuzendariak, Emmanuelle Bercot frantziarrak (La Tête haute), eta protagonistak, Sidse Babett Knudsen aktore daniarrak (Borgen), aurkeztuko dute La fille de Brest / 150 milligrams filma.

Inaugurazio-gala La 2 eta ETB1 kateek emango dute zuzenean.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea