tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > ''Theater of Life'' filmak erdietsi du Tokyo Gohan 2016 saria
''Theater of Life'' filmak erdietsi du Tokyo Gohan 2016 saria
Ostirala, 2016(e)ko irailaren 23

Theater of Life filmak Tokyo Gohan 2016 saria erdietsi du. Donostia Zinemaldiaren Culinary Zinema sailak 10.000 euroko saria ematen dio filmaren nazioarteko banatzaileari edo, halakorik ez badin badu, ekoizleari emango zaio. Japoniako STYLEJAM eta Pictures dept. co. ltd. konpainiek aukeratutako epaimahaiak Peter Svatek zuzendariaren filma hautatu du, zeinak Refettorio Ambrosiano-ren esperientziaren berri ematen duen. Massimo Bottura sukaldariak jantoki sozial bat zuzendu zuen 2015eko Milango Erakusketa Unibertsalean. Jantoki horretan, erakusketako pabiloietan baztertutako elikagaiak erabiliz prestatzen zituzten plater guztiak, eta munduko chef ospetsuenetatik 40 Botturarekin batera aritu ziren lantegi horretan. Filmean, kantina horretako bizipena bildu dute. Abandonatutako antzoki batean ezarri zuten jantokia, eta Italiako artista handienen lanak baliatu zituzten apaintzeko.

«Gure ustez, zinemaren boterea ikusleei mundu berri bat ezagutaraztean datza. Aurtengo film guztiek janariari, chefei edo ingurumenari buruzko ideia berriak jaso dituzte, eta izugarri gustatu zaigu esku hartu duten guztien artisautza: errealizadoreena, sukaldariena eta nekazariena», azaldu du Pictures dept-eko presidente Yuko Shiomaki epaimahaikideak. Epaimahaiaren iritziz, Theater of life filma «gozarazten gaituenari uko egin gabe, elkar lagunduz munduko zati izan gaitezkeela azaltzen digulako nabarmentzen da. Ez da noranzko bakarreko boluntario-lana soilik, gozamen interaktiboa baizik, bai jana behar duten pertsonentzat, bai jaten duen norbait behar duen jendearentzat ere». «Zabal dezala film honek maitasuna munduan», adierazi du Shiomakik. «Filmek, behintzat, egin dezakete hori», erantsi du.

Zinema eta gastronomia elkartzen dituen Donostia Zinemaldiaren Culinary Zinema sailak seigarren edizioa izango du aurtengoan. Berlingo Zinema Jaialdiarekin elkarlanean sortuta eta Basque Culinary Center erakundearekin batera antolatuta, sailean lehiatzeko zazpi film proposatu dituzte aurten; dokumentalak dira guztiak, bat izan ezik. Turkiako, Argentinako zein Kalifornia Behereko sukaldaritzak, Japoniako merkatuak, Taiwango errezeta familiarrak zein intsektuak eta elikagai-hondakinak aurkituko ditugu Donostia Zinemaldiaren 64. edizioaren menuan. Emanaldien esperientziaren osagarri, zazpi afari tematiko ere izango dira, film bakoitzaren edukiari lotuta.

 

Theater of Life
Peter Svatek  (Kanada)
Inaugurazioa

2015eko Milaneko Erakusketa Unibertsalean, "planeta elikatzea"ri buruzkoan, erakusketan sortutako janari-hondakinak pobre eta etxerik gabekoentzako plater bihurtzen dituzte munduko chef handienek.


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea