tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > 2016ko Sariak (Aurrerapena): Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Saria, Euskal Zinemaren Irizar Saria eta Gazteriaren EROSKI Saria
2016ko Sariak (Aurrerapena): Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Saria, Euskal Zinemaren Irizar Saria eta Gazteriaren EROSKI Saria
Larunbata, 2016(e)ko irailaren 24
 

I, Daniel Blake
Ken Loach  (Erresuma Batua - Frantzia - Belgika)

Daniel Blake-k, 59 urteko arotz ingeles batek, bihotzeko arazoak ditu, eta bere bizitzan lehenengoz gizarte-laguntzak eskatzeko premian ikusiko du bere burua. Medikuak lan egitea debekatu dio, baina administrazioak lanpostu bat topatzera behartzen du, isuna jasoko ez badu. Enplegu-bulegoetarako bere joan-etorrietan, Danielek Katie ezagutuko du, bi umeren ama ezkongabea. Katiek bere hiritik 450 km-ra dagoen etxebizitza bati baiezkoa eman behar izan zion, harrera-etxe batera eraman ez zezaten. Britainia Handiko zentzugabekeria administratiboen mordoiloan preso, Daniel eta Katie elkarri laguntzen saiatuko dira.

EUROPAR FILMAREN SARIA


Ma vie de courgette / My Life as a Courgette
Claude Barras  (Suitza - Frantzia)

Courgette ("kuiatxo") ezizen misteriotsua da 9 urteko mutil batentzat. Haren istorio berezia, hala ere, harrigarriro unibertsala suertatzen da. Amaren bat-bateko heriotzaren ostean, Courgette polizia atsegin baten lagun egin da, Raymond-ena. Raymondek harrera-etxe batera lagunduko dio Courgetteri, adin bereko beste ume batzuen artean bizitzera. Hasieran, Courgetteri kosta egingo zaio bere lekua topatzea ingurune arrotz eta zenbaitetan zakar horretan. Baina Raymond-en eta bere lagun berrien laguntzarekin, Courgettek konfiantza izaten ikasiko du, eta benetako maitasuna eta familia berri bat aurkituko du azkenean.



 

Euskal Zinemaren Irizar Saria


Pedaló
Juan Palacios

Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150 kilometro egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru "marinel" hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.



 

Gazteriaren EROSKI Saria


Bar Bahar / In Between
Maysaloun Hamoud  (Israel - Frantzia)

Salma, Laila eta Nur ez dira inoiz egokituko. Israelgo pasaportea duten palestinarrak dira eta Tel Aviven askatasunezko bizimodu bat bizitzea aukeratu dute, sorlekutik urrun. Hirurak ari dira maitasun bila, baina palestinar gazteak diren heinean, laster ohartuko dira ez dutela erraz izango beraiek aukeratutako harreman bat lortzea. Beren lekua bilatu beharko dute munduan, dela hirian, dela beren herrietan.



 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea