Rose Creek herri lasaia Bartholomew Bogue (Peter Sarsgaard) industria-gizonaren kontrol mehatxugarriaren pean geratuko da. Herritarrek, etsiak jota, zazpi gaizkin, bidelapur, arrakero eta sikarioren babesa kontratatuko dute.
Antoine Fuquak gizonezko aktore onenaren Oscarra (Denzel Washington) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Oscarrerako izendapena (Ethan Hawke) lortu zituen Training Day (2001) filmarekin. The Replacement Killers (Ordezko hiltzaileak, 1998) lehenengo film luzea egin zuenetik, filmografia arrakastatsua osatu du. Honako hauek dira bere filmetako batzuk: Tears of the Sun (2003), King Arthur (2004), Shooter (2007), Brooklyn’s Finest (2009), Olympus Has Fallen (2013) eta The Equalizer. Azken lan horrek 2014ko Zinemaldia inauguratu zuen.