tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
64. Edizioa 2016
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Inaugurazioa
Theater of Life
Peter Svatek
Kanada 
2015eko Milaneko Erakusketa Unibertsalean, "planeta elikatzea"ri buruzkoan, erakusketan sortutako janari-hondakinak pobre eta etxerik gabekoentzako plater bihurtzen dituzte munduko chef handienek.

2015eko Milaneko Erakusketa Unibertsalean, "planeta elikatzea"ri buruzkoan, erakusketan sortutako janari-hondakinak pobre eta etxerik gabekoentzako plater bihurtzen dituzte munduko chef handienek.

Todo sobre el asado
Mariano Cohn, Gastón Duprat
Argentina - Espainia 
Todo sobre el asado Argentinaren errorik sakonenera eginiko bidaia bat da. Haragi errea jaki bat da, baina baita erritual bat ere. Primitiboa eta garaikidea da, basatia eta dotorea, artea eta zientzia. Fenomeno gutxi dago nazio-identitatearen oinarrizko bereizgarriak haragi erreak bezain ondo adierazten dituena, originaltasunez eta zehaztasunez. Lehen aldiz, begirada zorrotz et...

Todo sobre el asado Argentinaren errorik sakonenera eginiko bidaia bat da. Haragi errea jaki bat da, baina baita erritual bat ere. Primitiboa eta garaikidea da, basatia eta dotorea, artea eta zientzia. Fenomeno gutxi dago nazio-identitatearen oinarrizko bereizgarriak haragi erreak bezain ondo adierazten dituena, originaltasunez eta zehaztasunez. Lehen aldiz, begirada zorrotz eta lotsagabe batez so egiten dio film batek tradizio ia sakratu honi.

The Turkish Way
Luis González
Espainia 
The Turkish Way bidaia-egunkari gisako bat da, eta hiru Roca anaiek Turkian zehar munduko gastronomia ezezagun, ahaltsu eta antzinakoenetako bat ezagutzeko prozesuan izandako bizipenak kontatzen ditu.

The Turkish Way bidaia-egunkari gisako bat da, eta hiru Roca anaiek Turkian zehar munduko gastronomia ezezagun, ahaltsu eta antzinakoenetako bat ezagutzeko prozesuan izandako bizipenak kontatzen ditu.

Mama, Gohan Mada? / What's for Dinner, Mom?
Mitsuhito Shiraha
Japonia 
Bi ahizpa, Tae eta Yo, beren antzinako etxera itzuli dira, etxea laster eraitsiko dutela eta. Familiaren oroigarrien artean garbiketa egiten ari direla, Taek kutxa bat aurkituko du, eta barruan amak, hogei urte lehenago hilak, idatzitako errezetak eta eskutitzak. Gutun horietan, amak bizitzan igarotako zailtasunen berri izango du Taek: Japoniatik Taiwanerako bizitoki-aldaketa, ...

Bi ahizpa, Tae eta Yo, beren antzinako etxera itzuli dira, etxea laster eraitsiko dutela eta. Familiaren oroigarrien artean garbiketa egiten ari direla, Taek kutxa bat aurkituko du, eta barruan amak, hogei urte lehenago hilak, idatzitako errezetak eta eskutitzak. Gutun horietan, amak bizitzan igarotako zailtasunen berri izango du Taek: Japoniatik Taiwanerako bizitoki-aldaketa, taiwandar senarraren heriotza, eta minbiziaren aurkako borroka. Taek Taiwanera bidaiatuko du, amaren iraganari jarraika eta familiarentzat prestatu zituen platerak gogora ekarriz.

Baja Taste (Baja TAste)
Roberto Nájera
Mexiko 
Kalifornia Behereko sukaldaritza nazioartean goraipatua da. Dokumental honek sukaldaritza berezi hori sortu eta garatu duten lau chefen sormen-iturriak arakatzen ditu. Chefetako bakoitzaren gogoan eta ariman zehar eginiko bidaia bat da. Helburua: mundu mailan fenomeno gastronomiko bat bihurtzen ari den mexikar sukaldaritza berri hori sortzeko inspirazioa nola pizten den aurkitz...

Kalifornia Behereko sukaldaritza nazioartean goraipatua da. Dokumental honek sukaldaritza berezi hori sortu eta garatu duten lau chefen sormen-iturriak arakatzen ditu. Chefetako bakoitzaren gogoan eta ariman zehar eginiko bidaia bat da. Helburua: mundu mailan fenomeno gastronomiko bat bihurtzen ari den mexikar sukaldaritza berri hori sortzeko inspirazioa nola pizten den aurkitzea.

Bugs
Andreas Johnsen
Danimarka 
Ben, Josh eta Roberto, René Redzepi-ren Nordic Food Lab laborategi esperimentaleko hiru chef gazte eta karismadun, elikaduraren etorkizuna izango omen den elikagaiaren inguruan ikertzen ari dira: mundu osoan barrena kontsumitzen diren intsektuak.

Ben, Josh eta Roberto, René Redzepi-ren Nordic Food Lab laborategi esperimentaleko hiru chef gazte eta karismadun, elikaduraren etorkizuna izango omen den elikagaiaren inguruan ikertzen ari dira: mundu osoan barrena kontsumitzen diren intsektuak.

Klausurako filma
Tsukiji Wonderland
Naotaro Endo
Japonia 
Tsukiji munduko arrain eta marisko merkaturik handiena da. Duela 80 urte inguru eraiki zuten, Tokio erdialdean, eta bere historia aberatsean zehar lilura etengabea sortu du jendearengan. Tsukijiko arraina eta mariskoa Japoneko sukaldaritza tradizional edo washokuaren muina dira, eta washokua Gizateriaren Kultur Ondare Immateriala izendatu zuen UNESCOk 2012an. Filmak Tsukijin la...

Tsukiji munduko arrain eta marisko merkaturik handiena da. Duela 80 urte inguru eraiki zuten, Tokio erdialdean, eta bere historia aberatsean zehar lilura etengabea sortu du jendearengan. Tsukijiko arraina eta mariskoa Japoneko sukaldaritza tradizional edo washokuaren muina dira, eta washokua Gizateriaren Kultur Ondare Immateriala izendatu zuen UNESCOk 2012an. Filmak Tsukijin lan egiten dutenen pasioa eta Japoniako sukaldaritza tradizionalaren esentzia erakusten ditu.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea