Hannot Mintegiak zuzendaritzan, errealizazioan, gidoigintzan, muntaketan eta postprodukzioan jardun du EITBko hainbat dokumentaletan, baita Eitb Kultura eta Bi Errepidean programetan ere. Zinemaren arloan, zuzendaritza-laguntzaile eta muntatzaile aritu zen Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues (2015) dokumentalean, eta errealizadore, editore eta postproduktore A la Bizkaina (2013) dokumentalean; lehenak Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean parte hartu zuen, eta bigarrenak Culinary Zineman.