Ines egoitza Bucaresten duen Alemaniako enpresa garrantzitsu batean dabil lanean. Bizimodu erabat ordenatua darama, bere aita Winfried bat-batean iritsi eta ustekabeko galdera bat egiten dion arte: "Zoriontsua al zara?". Ezin erantzunean, bizitza astinduko dio apur bat lotsarazten duen aita horren presentziak. Baina bere bizitzari berriz zentzua ematen lagunduko dio, alegiazko pertsonaia bati esker: Toni Erdmann alaia.