tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Julieta
Made in Spain
Emma Suárez
Foto: Alex Abril
Emma Suarez
Foto: Alex Abril

Julieta Madrilen bizi da, Antía alabarekin. Isiltasunean pairatzen dute biek Xoanen -Antíaren aitaren eta Julietaren senarraren- galera. Baina oinazeak, batzuetan, pertsonak batu beharrean bereizi egiten ditu. Antíak hemezortzi urte betetzen dituenean, alde egingo du, amari azalpenik batere eman gabe. Julietak zeru-lurrak astinduko ditu Antíaren bila, baina alabaz zer gutxi dakien konturatzeko baino ez dio balioko. Julieta filmak ziurgabetasunari aurre egiteko amak egin beharreko borrokaz dihardu. Patuaz ere mintzo da, erruduntasun-konplexuaz eta misterio ulertezin batez: maite ditugun pertsonak guretzat inoiz ezer izan ez balira bezala eta are existitu ez balira bezala bazter uztera bultzatzen gaituen misterioaz.

BIOGRAFIA

Pedro Almodóvarri Arteen Asturiasko Printzea saria eman zioten 2006an, eta Harvard Unibertsitateko Honoris Causa Doktore izendatu zuten 2009an. Atzerriko film onenaren Oscarra irabazi zuen 2000. urtean Todo sobre mi madre (1999) lanagatik, eta jatorrizko gidoi onenaren Oscarra Hable con ella (2002) filmagatik. La mala educación (2004) filmak Canneseko zinema-jaialdia inauguratu zuen, eta Volver (2006) pelikulak gidoi onenaren eta emakume interpretazio onenaren (sei protagonistentzat) sariak irabazi zituen jaialdi horretan bertan. Los abrazos rotos (2009) Cannesen lehiatu zen, baita La piel que habito (2011) ere; azken honek ingelesezkoa ez den film onenaren BAFTA saria irabazi zuen 2012an, eta kategoria bereko Urrezko Globoetarako izendatu zuten. Haren azkenaurreko lana Los amantes pasajeros (2013) da.

FITXA
Zuzendaria
Pedro Almodóvar
Gidoia
Pedro Almodóvar
Ekoizpena
El Deseo S.A. S.L.U.
Agustín Almodóvar, Esther García
Argazkia
Jean-Claude Larrieu
Muntaketa
José Salcedo
Musika
Alberto Iglesias
Antzezleak
Adriana Ugarte, Emma Suárez, Daniel Grao, Inma Cuesta, Rossy de Palma, Michelle Jenner, Darío Grandinetti, Nathalie Poza
Salmentak
Filmnation Entertainment LLC
AEB
Web
Iraupena
98 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea