Oskar Santosek (Bilbo, 1972) El mal ajeno lanarekin egin zuen debuta film luzeen zuzendaritzan. Daniel Sánchez Arévalok idatzia, filmak Berlineko zinema-jaialdiko Panorama sailean parte hartu zuen. Hark egindako bigarren film luzeak, Zipi y Zape y el Club de la Canica lanak, Goya sarietarako lau izendapen jaso zituen, Zinemaldian parte hartu zuen eta film onenaren saria irabazi zuen Griffoniko zinema-jaialdian; horrez gain, 2013an diru gehien bildu zuen filma bihurtu zen.